Good morning Navarra

  • Hasi berria dugun udazken honetan, Katalunia izaten ari da  hizpide, euskaldun askorentzat, eta ez da harritzekoa. Egia da, bide luze eta gogorra abian jarri izanak ezusteko asko eta nahigabe gehiagoren aurrean kokatu dituela, baina badituzte aurre egiteko hainbat baliabide, besteak beste, hizkuntza. Hizkuntza, herri baten kohesio tresna indartsuena, herria –gurea ez bezala– hiztunez josita dagoenean.      


2019ko urriaren 21ean - 07:56
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ez gaude euskaldunak egoera berean,  – bereziki Nafarroan– ez noski, eta horretarako arrazoi asko daude. Euskararen aurka emandako azken urratsak  UGT eta UPN jartzen gaituzte aurrez aurre, euskara erasotzen  dutelako soldataren truk, egia da, bale,  baina, kalte gehiago egiten du egia, benetako egia gordetzeak.

Bide horri jarraituz, esan genezake, denok ez bada, askok behintzat aspaldidanik dakigula, euskararekiko egindako ikerketa gehienak, emaitzak oso ezberdinak plazaratzen dituztela. Baita emaitzen aldearen arrazoi politikoak ere jakinak direla. Ez dakiguna zera da, euskararen berreskuratze lanean ari diren adituak, bere lana eta helburuari epeak jarri izanaren arrazoiak. Epeak jarri behar horrek, zertan laguntzen du?

Gaur egun bihotzak eskatzen duena neurtuz eta dakiguna zuzen eta jator agertuz, nire ustez, euskarak ez dauka norbaitzuk dioten etorkizun oparoa. Gauza asko daude aldatu beharrekoak, eta beste hainbeste, gehiago indartu beharrean daude.

Hontzak hegan hasi aurretik egiten duen bezala, guk ere mesederako genuke atzera ondo begiratzea, bertatik ikasi eta gogor saiatu.

Atzera begiratze horrek hainbat ikaskizun lagungarri eskaintzen gaitu eta gezurra dirudien arren, gaur egun, duela mende asko euskara zulatzen ekin zioten tresnak, oraindik indarrean daude.

Atzera begira lanean hasi orduko aitortu beharra dago, gaur egun ez dakigula zehazki, gerra zibilaren aurretik zenbat hiztun ziren Euskal Herrian, ezta erabilpena zenbaterainokoa zen ere. Horregatik agian ez luke kalterik egingo euskararen galtze-prozesu horren urrats nagusienak gogora ekartzea

Atzera begira lanean hasi orduko aitortu beharra dago, gaur egun ez dakigula zehazki, gerra zibilaren aurretik zenbat hiztun ziren Euskal Herrian, ezta erabilpena zenbaterainokoa zen ere. Horregatik agian ez luke kalterik egingo euskararen galtze-prozesu horren urrats nagusienak gogora ekartzea.

Euskararen galtze-prozesuan hiru atal edo eraso zehatzak nabarmendu daitezke:

a) – I eta VI. mendeen artean, Akitania, Huescako Pirinioetako haranak eta Ebro ibaiaren eskuineko urbazterrak, Nafarroako hegoaldean galduz.

b – VI. eta XVI. mendeen artean galdutakoak: Burgosko Oca Harana –Bureba eta Errioxa– Nafarroako Erribera, eta azkenik Bizkaiko Enkartazioak.

c) –Galtze prozesu madarikatu honetan, hirugarren urratsa XVI eta XIX mendeen artean kokatu beharra dago eta galdutakoak hauek: ia-ia Araba osoa eta Nafarroaren Hegoalde osoa.

Beraz, euskararen galtze-prozesu honetan, hainbat faktore eta arrazoi ezberdinak daude, baina, ordezkapen linguistikoaren prozesua ukaezina da.

Ordezkapen prozesu honetan eragin handiena izan duten faktoreen artean, azpimarratu beharrekoa, hirien sorrera da, eta honek dakarren erromantzeen Administraziorako sarrera. Euskal Herriko hiri handiak diglosikoak bihurtu ziren, eta hortik sortu zen gure udalerrietan ofizialtzat erdal mintzatzaileak jartzea.

Guzti honen artean, nire ustez bi faktore izan dira nabarmen euskararen aurka ekin diotenak; faktore soziopolitikoak eta sozioekonomikoak. Industrializazioa eta honek ekarritako immigrazio erraldoi eta heinik gabekoa, batez ere 1950 urtetik aurrera.

Hainbeste argibide oroitu ondoren, nabarmenki azaltzen dena hau da; ez direla hainbat urte Euskal Herria osoa euskaldun herria zela. Administrazio-erakundeak hasiera emanez, eta bertako erakunde sozial eta erlijiozkoak behar adina lagunduz, euskara gaztelerarekin ordezkatzen hasi arte, horrela egoera berri eta kaltegarri bat sortuz.

Garai batean bakar batzuk ziren gazteleraz bakarrik aritzen zirenak, elebidunak berriz euskal noblezia, baina euskaldun hutsak gehienak, herri xehe osoa.

Nahiz beti ukatzen den, gaur egun dena indarrean dago eta emaitzak begi aurrean: gazteleraz bakarrik gehiengo zabala, eta elebidunak beste guztiak, baina,  elebidun erdaldunak oso gutxi, eta euskaldun huts, ia inor ez.

Datuak uka daitezke, baina egia horrelakoa da. Duela zortzi bat mende Euskal Herria euskal hiztun soil izatetik, gaurko egoera bizitzea behartu gaituzte.

Euskararen aldeko aldarrikapen ugari eta politak bai, baina, ados nago Inma Erreak "Berria"-n esaten duenarekin: “Erabilera da gako funtsezkoena”.  Hor dago gaurko egoeraren arrazoi nagusia, euskaraz jakin eta erabiltzen dugun kopurua handitu beharrean gaude, erdal mundu zabalaren barrenean ito nahi ez badugu

Euskararen aldeko aldarrikapen ugari eta politak bai, baina, ados nago Inma Erreak Berria-n esaten duenarekin: “Erabilera da gako funtsezkoena”. Hor dago gaurko egoeraren arrazoi nagusia, euskaraz jakin eta erabiltzen dugun kopurua handitu beharrean gaude, erdal mundu zabalaren barrenean ito nahi ez badugu. Hamarkada luze joan dira baina emaitzak ez datoz bat Administrazioak esaten duenarekin. Zoritxarrez, gure herri eta hirietan entzuten dugun  “musika” ez  da euskalduna. 

Euskara hizkuntza nagusia bilakatu beharrean gaude, eta herriaren ondarea, herri osoaren esku jarri beharra dago, euskaraz biziko den Euskal Herria osatu.

Berriro hariari helduz eta nahiz Lakuako bulegoetan sekula ez “hain” gustukoa izan, herri ekimenaren jarrera tinkoa izan da eta da, euskarak emandako aurrerapauso guztien akuilua. Gainera, herri ekimena ez da aldarrikapen lanetara mugatu, etengabe euskaraz bizitzeko aukera berriak sortzeari ekin baitio.

Euskararen etsaiak ongi ezagunak dira, baita badirela bere bozkaren indarra etsai horri  eskaintzen dioten euskaldunak. Hori ere ezaguna, tristea baina egia. Baina etsai guztien gainetik, euskarari, etorkizuna bermatzeko dagoen indar bakarra gure esku dago. Euskal hiztunen  esku dago.

Egoera larritzen ari da, jakinik belaunaldi berrien gehiengo jatorria ez dala euskalduna. Ez badugu barneratzen  Erreak dioena, galdera garbia da, zein da helburua, Euskal Herri “baskoa” ala euskalduna?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Teknologia
Whatsappa utzi

Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.

Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]


2025-07-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Espektakuluen tranpa

Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


2025-07-16 | Karmelo Landa
Zenbait traba eta bide bat

Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


2025-07-14 | Rober Gutiérrez
25 urteko bidaia

Sortze beretik proiektu batekiko lotura profesionala egon denean eta atxikimendu emozionala hain handia denean, zaila izaten da berari buruz hitz egitea. Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte bete ditu, eta bizi izandako oroitzapenak eta esperientziak metatzen zaizkit oroimenean... [+]


Eguneraketa berriak daude