Gomazko pilotak tirokatuz begi bat lehertzea “baimenduta” dago Kataluniako epaitegi baten arabera

  • Ester Quintanaren kasuan gertatu antzera, Bartzelonako auzitegiek absolbitu egin dute Oscar Alpuente begi gabe utzi zuen Mossoa.


2017ko apirilaren 6an - 13:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Justiziak frogatutzat eman du lesioa poliziak tiro egindako gomazko pilota batek eragin duela, baina antza denez, ezin izan du zehaztu ze agentek egin zuen tiro, Eldiario.es komunikabidearen arabera.

Epaiaren sententziak dio eskopetarekin aritu ziren agenteek jardunak araudia jarraitu zuela, eta Alpuenteren lesioa “poliziaren jardunak baimendutako arriskuen barnean” kokatzen dela. Sententzian erantsi dute lesioa “ezustekoa” dela, eta poliziaren “nahitik haratago dauden baldintzetan” gertatu zela.

2009an lehertu zioten begia Alpuenteri, Bartzelona futbol taldearen liga, kopa eta Championseko garaipenak ospatzen ari zenean. Alpuentek hiru urteko kartzela zigorra eta 180.000 euroko indemnizazioa eskatu zuen. Epaileak baina, fiskaltzaren eskaerari men egin dio, hark esan baitzuen lesio “ezustekoa” zela eta ezin zela zehaztu egiletza.


Gomazko pilotak kanalean gehiago
2024ko otsailaren 14
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

2023ko martxoaren 13
Begiz begi

2020eko uztailaren 3
25 urte Rosi Zarra hil zenetik
Egia zor diete

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.