Goienerrek diru ekarpena eskatu die bazkideei likidezia arazoak konpontzeko

  • Urtea amaitzerako milioi bat euro biltzea behar du. Bat-batean ordainketak handitu eta kobrantzak denboran atzeratu zaizkiola adierazi du energia kontsumo kooperatibak. Egoera larria eta presazkoa dela adierazi die ia 15.000 bazkideei eta lasaitasun mezua zabaldu dute, esanez kooperatibaren bilakaerak ona izaten jarraitzen duela.


2021eko urriaren 22an - 09:58
Azken eguneraketa: 11:59
Goiener taldea 2013an, sortu zenean. Argazkia: Goiener.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Urriaren 31rako 300.000 euro lortu nahi ditu kooperatibak eta abenduaren 31rako milioi bat euro.

Bazkide guztiei bidali dien gutunean esaten duenez, azken hilabeteetako gertaerek diruzaintzan zuzeneko eragina izan dute eta epe laburrean aparteko desorekak sortu dituzte.

Hiru arrazoi azpimarratu dituzte egoera horretara iristeko. Lehenik, argindarraren prezioa asko igo da hilabete batzuetan, maiatzean 67 euro/MWh zen eta irailean 165 euro/Mwh. Bigarrenik, merkatu elektrikoan berme mekanismoak daude ezarrita erabiliko den energia ordaintzeko diru nahikoa izango dela ziurtatzeko. Goienerrek adierazi du prezioen igoeraren ondorioz, likidazioez gain, eskudirutan jarri beharreko bermeak ere izugarri handitu zaizkiela. Hirugarrenik, ekainaz geroztik bazkide gehienen fakturetan %10eko BEZa ari dira aplikatzen Espainiako Gobernuak hala agindu dielako, eta aldiz, erosketak %21eko BEZa du. Goienerrek Ogasunari eskatu dio BEZa itzultzeko eta sail horrek sei hilabeteko tartea du itzulpena egiteko.

Egoera presazkoa eta larria dela adierazi du kooperatibak eta bazkideei 50 eurotik gorako borondatezko ekarpenak egiteko eskatu die.

Lasaitasun mezua bidali die bazkideei. Urteko emaitzen kontuak aurreikuspenen araberakoa izaten segitzen duela dio kooperatibak eta azpimarratu nahi izan du araudi aldaketak eta merkatuko egoera koiunturalak baldintzatuta datorrela likidezia egoera.

 

 


Energiaren sektorea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...