Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa deuseztatzearen arrazoien artean.
"Tauste (Aragoi) eta Jundiz (Araba) arteko elektrizitatea garraitzeko linea ez da errealitate bihurtuko", adierazi du asteazkenean Errioxatik PSOEko diputatu den Jesús María Garcíak. Diputatuak hainbat arrazoi azaldu ditu. Batetik, martxoaren 19an amaitu zela proiektua aurkezteko epea, eta Forestalia enpresa-taldeak ordurako ez zuenez proposamenik eginda, kasua "egun gutxi barru" artxibatzeko erabakia hartu duela Espainiako Gobernuak.
Bestetik, linea horretan garraiatu behar zen elektrizitatea sortzeko bi parke eoliko eraiki nahi zituen Forestaliak Aragoiko Tauste eskualdean. Bi proiektu horiek gauzatzeko baimenak, ordea, ez ditu lortu oraindik. Gainera, goi tentsioko linea horren balioa 50 milioi eurotan hazten zuen arazo batekin topatu zen enpresa duela gutxi: 25 kilometroko kableak lurperatzea. Proiektu hau baztertuta ere, beste hainbat dituzte esku artean Forestaliak eta Espainiako Sare Elektrikoak: horietako batek, adibidez, 270 kilometro izango lituzke, eta Zaragoza lurraldeko Cinco Villas herrian hasiko litzateke eta Gatikan amaitu.
Instituzioen kritikak
Berez, 200 kilometrotik gorako linea Zaragozako Tauste eskualdean hasi behar zen eta Nafarroako Erribera, Errioxa, Araba eta Burgos zeharkatuta. Instituzio ugariren gaitzespena jaso du proiektuak azken urteetan –Aragoiko Gobernua salbu, lineak zeharkatu behar zituen lurretako erakundeak proiektuaren aurka agertu ziren–. Esaterako, 2023ko urrian Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Joxe Mari Aierdik esan zuen linea "eginezina" zela. Asteazkeneko Arabako Batzar Nagusietan EH Bilduk duen bozeramaileak, Eva López de Arroyabek, begi onez hartu zuen Forestaliaren erabakia, proiektuak "ez zuelako zentzurik": "Ebakuazio lineak erabiltzeak eragiten du azpiestazioek arazoak izatea gertuagoko estazioetatik energia hartzeko".
Energia berriztagarria sortzeko proiektuek aurrera egin ahala, horien elektrizitatea garraiatzeko linea proiektuak ere azaleratzen ari dira. Aragoiko Forestalia enpresa eta Red Electrica Española (REE) dira linea horiek eraiki nahi dituzten enpresak, lehena pribatua da eta erdi-publikoa. Berez, elektrizitatea distantzia handietara garraiatzeko lineak dira horiek, autobide elektriko moduan ezagutzen direnak; baina Sustrai Erakuntza ingumen fundazioak salatu duenez, berriztagarrien proiektuak ebakuatzeko linea hutsak balira bezala tramitatzen ari dira. Energia berriztagarria Aragoitik Gatikaraino eramateko linea elektrikoen zama erreportajea publikatu zuen ARGIAk iazko martxoan, auzi horren nondik norakoak azaltzeko. Oraindik dorreen eraikuntzarako baimenik eduki gabe, Forestalia linea horiek eraikitzeko presioa egiten ari zela kexatu zen Sustrai Erakuntza iazko martxoan. Ingurumen fundazioaren ustez, makroproiektu horiek "kaltegarriak" dira ingurumenerako: "Proiektu horiek gauzatuz gero, energiaren kudeaketarako funtsezkoa den jarduera bat, elektrizitatearen garraioa, esku pribatuen esku utziko litzateke".
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.
Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]
Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.
-------------------------
Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]
Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.
Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.
Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.