Glovo soldatak erdira jaisten ari dela salatu du banatzaileen sindikatuak

  • Salaketa Glovoko banatzaileen sindikatu Free Riders-ek egin du, zehaztuz Espainiako Estatuko Sevillan eta Valentzian banatzaileei irteerako ordaintzen zaiena erdira jaitsi dela. 2,50 eurotik 1,20 eurora. Gasteizen jaitsiera are eta handiagoa da, euro batera jaitsi baita.


2020ko apirilaren 16an - 18:19
Argazkia: Dos Por Dos eta Kauldi Iriondo
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sindikatua datuak biltzen ari da estatu osoan eta Robert Castro kolektiboko abokatuak El Salto hedabideari adierazitakoaren arabera, jaitsiera hori hiri askotan ematen ari da apurka. Horren aurrean sindikatuak datorren astebururako greba deia egingo du: "Gure denbora eta lana ez dugu modu horretan oparituko. Asko dugu jokoan kaleetan. Protesta moduan, 18an eta 19an ez dugu lanik egingo. Glovok gure patrikekin jolastu nahi du? Ekimen honetan parte hartuko duten rider guztiekin, kolpea biderkatuta itzuliko diogu. Badakigu gutxiengo batek ez duela bat egingo, eta hauentzat egun hauek aukera bat izango direla. Baina ez ezazue utzi euro batzuk gehiagoren truke izorra zaitzaten. Nahikoa da esateko ordua da. Gogora dezagun Globo dena bada, hori gure esker dela".


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.