“Gizona” eta “emakumea” aukerei, hirugarren laukitxo bat gehituko die EHUk

  • Sexu aniztasuna eta pluraltasuna errespetatze aldera onartu du EHUko Gobernu Kontseiluak neurria. Bere inprimakietan generoaz galdetzean "beste aukera batzuk" edo "ez binarioa" laukitxoa azalduko da hemendik aurrera.


2017ko azaroaren 2an - 14:04
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak ostegun goizean egindako saioan onartu du emakume eta gizonezko generotik harago beste aukera batzuk adierazteko hirugarren laukitxo bat sortzea matrikuletan, inkestetan eta beste inprimakietan. Orain arte bi genero horiek baizik ez ziren ezberdintzen, hemendik aurrera aldiz, genero neutroa edo bestelako aukerak adierazi ahal izango dira.

Unibertsitateak azaldu duenez, 2014ko Berdintasun Planak jadanik jasotzen zuen sexu-identitateen artean berdintasuna ahalbidetzea eta horrek "emakume/gizon dimorfismoa eta arau heterosexuala" gainditzea ekarri beharko luke. "Akordio honek erakusten du EHU egiten ari den lana aniztasun eta pluraltasunaren alde, identitate ereduak ugaritzen ari diren gizartean", azaldu dute prentsa-ohar bidez.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputza
2025eko urriaren 13
Barra warroak
Ezin du berezkoa izan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!