Ekainaren 26 eta 27 arteko gauean izan zen erasoa. Hiru gizonek Jean-Louis Iratzoki donibandarrari peronea hautsi zioten, herriko “ez jaietan” euskaraz aritzeagatik.
Jean-Louis Iratzoki peronea hautsita eraman behar izan zuten ospitalera ekainaren 26 eta 27ko asteburuan, hiru gizonek eraso egin ondoren. “Frantzian gaude” gisako oihuen artean jipoitu zuten. Ez da jaietan euskaldunen aurka izan den eraso bakarra izan.
Asteburuan gertatu bazen ere, komunikabideetan ostegunean izan da erasoan berri. Naiz hedabideak jaso duen informazioaren arabera, Iratzoki bere etxera bidean zegoen eraso egin ziotenean. Anaiaren bizilekuaren ondotik pasatzean, balkoian zegoen ilobari euskaraz egin zion hitz, eta, orduan, hiru gizon hurbildu ziren beregana. “Frantzian gaude. Zein dialektotan ari zara hizketan?”, galdetu zioten gizonek, eta Iratzokik euskaraz erantzun zien. Jipoitu ondoren, erasotzaileek alde egin zuten bertatik, eta oraindik ez dituzte identifikatu. Iratzokik ospitalean igaro zuen gaua.
Eraso larriena izan bazen ere, ez zen euskaldunen aurka egindako bakarra izan. Mediabask hedabideak jaso duenez, bi emakumeri, Frantzian daudela esanez, kontu hartu zioten euskaraz hitz egiten ari zirela. Kazeta.eus agerkariak, berriz, Kaia tabernaren jabe den Jon Garmendiak jasandako irainak bildu zituen: Mikel Laboaren musika jarrita zeukala, txistuez gain, “euskaldun putak” gisakoak entzun behar izan zituen.
Peio Etcheverry kultura, ondare eta euskararen zinegotziak Mediabaski azaldu dio azken hiru urteetako festetan jasandako bortizkeria “emendatu” egin dela. Halere, euskaldunen aurkako “estigamatizazio” ekintza horiek berriak direla adierazi du.
Hainbat gizarte eragilek manifestua aurkeztu dute maiatzaren 7ko Iruñeko manifestazioarekin bat eginez, eta bat egiteko deia luzatu diete eragile eta norbanakoei. Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika salatu dute. “Politika inklusiboak behar dira, herritar... [+]
Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoa eta brebeta azterketak euskaraz egitea lortzeko borroka lehen lerrora ekarri du berriro ere Seaskak. Oraingoan, desobedientzia ekintza batekin lortu behar izan dute Bordeleko akademiako errektorearekin bilera. Ostegunean irakasle eta gurasoek... [+]
Nafarroako Gobernua prestatzen ari den Merezimenduzko Dekretuaren aurka manifestazioa deitu du Kontseiluak datorren maiatzaren 7an, larunbatarekin; 17:30etan aterako da Antoniuti parketik, “Herritarrak ez gutxietsi eskubideak guztiontzat” goiburupean.
Beldurra esan nahi du grezierazko φόβος edo fobos hitzak. Hitz konposatuetan erabiltzean, ordea, izu zehatzak izendatzeaz gain –araknofobia, adibidez–, gai edo pertsona multzo batekiko gorroto edo herraz mintzatzeko baliatzen da... [+]