Irailean Barakaldon egin zuen eraso batengatik espetxeratu dute ostiralean, DNA proben ondorioak jaso ondoren. Beste bost indarkeria kasuak ikertzen ari da Ertzaintza.
24 urteko gizon bat espetxeratu dute ostiralean Barakaldon, hainbat sexu-eraso egitea egotzita. Ertzaintzak adierazi duenez, irailaren 25ean salatutako eraso batengatik eraman dute espetxera gaztea, DNA analisien emaitzak jaso ondoren.
Abenduan ere atxilotu zuten gizonezkoa, hil horretan beste eraso bat egitea leporatuta. Horrez gain, Ertzaintza ikertzen ari da ea zerikusirik duen beste lau kasurekin. Horietako bat irailean salatu zuten, eta beste hiru abenduan. Denera, sei sexu-erasorekin lotu dute, guztiak Barakaldon eginak.
EAEn iaz onartutako Berdintasun Legeak indarkeria obstetrikoa jasotzen du jada, baina aipatzetik harago, nola definitu eta nola aurre egin? Horiek zehazteko Legebiltzarrean egiten ari diren prozesuaren baitan hitz egin du Estitxu Fernandez psikologo perinatalak... [+]
Urteko delinkuentzia kasuen txostena aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. Guztira, 6.143 kasu zenbatu dituzte indarkeria matxistarekin zerikusia dutenak, gehienak bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aldetik jasandakoak.
En el nombre de ellas dokumentalean agertzen diren biktimek eta ekoiztetxeak eskerrak eman dizkie plataformari "ausardiagatik" eta beren historia kontatzeagatik. Disney+ 2022ko azaroan zen dokumentala estreinatzekoa, baina atzera egin zuen.
Indarkeria matxista dagoen etxe batean, nolako errealitatea bizi dute seme-alabek? Haur horien azalean jarri da bat baino gehiago, Asun Casasola ipuin lehiaketan parte hartzeko, eta errelato gogorrak utzi dituzte. “Indarkeria matxistari buruz idazten jartzeak gauza asko... [+]
Sexu izaerako hainbat eraso egitea egozten diote argazkilariari: abusua, bortxaketa, haur pornografia eta modeloei iruzur egitea. "Soilik baietz da baietz" legea aplikatzeko eskatu du akusatuaren defentsak, baina atzera bota dute.