Emakume bati sexu erasoa egiteagatik, gizon bat atxilotu dute larunbatean Tuteran

  • Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du larunbat honetan Tuteran, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Emakumeak Poliziari deitu zion laguntza eske gizona jarraika zuelako.


2024ko uztailaren 8an - 13:04
Azken eguneraketa: 16:56
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tuterako Foruen plazan gizon bat atxilotu dute eraso sexista bat egiteagatik. Emakume bati gogoz aurkako ukitzeak egitea leporatzen zaio. Erasoa larunbateko 7:00etan egin zion. Emakumeak udaltzaingoari deitu zion gizona atzetik segika zebilkiolako. Hauek jarraian iritsi ziren eta atxilotu egin zuten.

Eraso guztia grabatu zuten Foruen plazako bideozaintzako kamerek. Ondorioz, atxilotua Tuterako Udaltzaingoari polizia-etxera eraman zuten eta epailearen esku utzi dute.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.