"Gizartearen esparru guztietan kapitalaren eraso bat da"

  • "Bilbao 2020 Eurokopa Honi Ez" plataformaren aurkezpena burutu da Sumendi Espazioan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 05an - 08:28

2020ko ekaina eta uztaila artean Eurokopako 16. edizioa ospatuko da. Espainiako futbol federazioak txapelketaren hainbat partidu Bilboko San Mames futbol zelaian jokatzea proposatu zuen eta horrela izatea erabaki dute.

Horri aurre egiteko, martxoan «Bilbao 2020 Eurocopa Honi Ez» plataforma sortu zen eta ordutik Eurokopak ekarriko dituen ondorioak azaltzeko eta plataforma ezagutzera emateko hainbat aurkezpen burutu dituzte Euskal Herrian zehar.

Honen inguruan hitz egiteko, plataformako kidea den Markos Lezaun izan dugu Hizpidean. Aipatu du, ondorioetan pentsatzean, zuzenean burura etortzen zaiguna Espainiar Selekzioak Bilbon jokatuko duela izan daitekeela, edota Euskal Selekzioak ezingo duela egin. Baina nazio auzia izateaz haraindi, esparru guztietan kapitalaren eraso bat izango dela azaldu du.

Auzi internazionalistaren eragina Turkia edota Israel bezalako herriek jokatuko dutelako emanen da. Genero auziari ere eragingo dio, futbolero eta jarrera matxistez beteko direlako Bilbo. Horrez gain, errepresioaren gorakada emango da eta hiria faxistez beteko da, hala nola, Suitza, Polonia edota Espainiako ultra eskuindarrekin.

> Entzun elkarrizketa (mp3)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eurokopa 2020
2021-04-22 | Ixone Arana
Eurokopa ez da Bilbon jokatuko

Eurokopako futbol partida San Mamesen ez jokatzea erabaki du Espainiako Futbol Federazioak. San Mamesen jokatzeakoak ziren partidak Sevillako La Cartujan jokatuko dira.


2021-04-18 | Mikel Eizagirre
Eurokopa Bilbon?
Futbola baino gehiago, aldeko zein kontrakoentzat

Futbola, 22 lagunez osatutako kirola, pasio, inspirazio iturri edo “harmailak testosteronaz betetzeko aitzakia”, ikuspegiak bezain ugariak dira jarduerari esleitzen zaizkion definizioak. Baina bada onarpen maila zabala duen ideiarik ere: futbola gutxi batzuentzat... [+]


2021-04-11 | Mikel Eizagirre
"Eurocopa honi ez. Gelditu dezagun"

Larunbata apirilak 10, goizeko 11:00k, balizko Eurokoparen segurtasun-hesiaren eraikuntza lanak San Mames estadioaren atarian, eta horrekin aurrez aurre, Eurocopa Honi Ez! plataformaren materiala saltzen duen postu bat. Minutuak aurrera joan ahala, gazte taldeak biltzen hasi... [+]


2021-03-24 | Jon Torner Zabala
"Eurocopa honi ez" mobilizazio nazionala Bilbon, apirilaren 10ean

UEFAk apirilaren hasieran erabakiko du Bilbo izango den Europako Futbol Txapelketa jasoko duen hirietako bat. Alegia, Espainiako selekzioak San Mamesen jokatuko ote duen. Horren aurrean, mobilizazio nazionala deitu du Eurocopa Honi Ez ekimenak, apirilaren 10ean Bilbon.


2020-09-30 | Jon Torner Zabala
Eurokopa 2021 Bilbo: Garraio publikoa dohainik zaleentzat, hormigoizko 95 hesi antiterrorista...

Bilboko Udalak "segurtasun plan" berezia diseinatu du, 2021eko Eurokopa futbol txapelketako hainbat partida San Mamesen jokatuko direla-eta. Esaterako, hiriko kaleetan hormigoizko blokez osatutako "95 hesi antiterrorista" jarriko dira. Helburua da zazpi tona... [+]


Eguneraketa berriak daude