Eurokopa 2021 Bilbo: Garraio publikoa dohainik zaleentzat, hormigoizko 95 hesi antiterrorista...

  • Bilboko Udalak "segurtasun plan" berezia diseinatu du, 2021eko Eurokopa futbol txapelketako hainbat partida San Mamesen jokatuko direla-eta. Esaterako, hiriko kaleetan hormigoizko blokez osatutako "95 hesi antiterrorista" jarriko dira. Helburua da zazpi tona arteko kamioien erasoak saihestea, Bartzelonan edota Nizan gertatuak gogoan.


2020ko irailaren 30an - 11:03

Bestalde, ekainaren 14, 19, 23 eta 27ko partidak ikustera doazen futbolzaleek –Espainiako selekzioaren aldekoek tartean– doan bidaiatu ahal izango dute garraio publikoan. Bilbao Siglo XXI zerbitzu turistikoen enpresak prestatuko du beharrezko logistika, milaka txartel besteak beste, bidaiariek deus ordaindu gabe egin dezaten futbol zelairako joan-etorria, izan metroz zein autobusez.

Zaleez gain, 900 boluntarioek ere aukera izango dute doan bidaiatzeko. Zer gutxiago, UEFArentzat doan lan egingo dutela aintzat hartuta, Eragin kolektiboak gogorarazi duenez. UEFAk izango dituen abantaila fiskalak ere gogora ekarri ditu Eraginek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eurokopa 2020
2021-04-22 | Ixone Arana
Eurokopa ez da Bilbon jokatuko

Eurokopako futbol partida San Mamesen ez jokatzea erabaki du Espainiako Futbol Federazioak. San Mamesen jokatzeakoak ziren partidak Sevillako La Cartujan jokatuko dira.


2021-04-18 | Mikel Eizagirre
Eurokopa Bilbon?
Futbola baino gehiago, aldeko zein kontrakoentzat

Futbola, 22 lagunez osatutako kirola, pasio, inspirazio iturri edo “harmailak testosteronaz betetzeko aitzakia”, ikuspegiak bezain ugariak dira jarduerari esleitzen zaizkion definizioak. Baina bada onarpen maila zabala duen ideiarik ere: futbola gutxi batzuentzat... [+]


2021-04-11 | Mikel Eizagirre
"Eurocopa honi ez. Gelditu dezagun"

Larunbata apirilak 10, goizeko 11:00k, balizko Eurokoparen segurtasun-hesiaren eraikuntza lanak San Mames estadioaren atarian, eta horrekin aurrez aurre, Eurocopa Honi Ez! plataformaren materiala saltzen duen postu bat. Minutuak aurrera joan ahala, gazte taldeak biltzen hasi... [+]


2021-03-24 | Jon Torner Zabala
"Eurocopa honi ez" mobilizazio nazionala Bilbon, apirilaren 10ean

UEFAk apirilaren hasieran erabakiko du Bilbo izango den Europako Futbol Txapelketa jasoko duen hirietako bat. Alegia, Espainiako selekzioak San Mamesen jokatuko ote duen. Horren aurrean, mobilizazio nazionala deitu du Eurocopa Honi Ez ekimenak, apirilaren 10ean Bilbon.


2020-02-13 | ARGIA
"Eurokopa honi ez!" aldarria Bilbao International Football Summit jardunaldietan

"Eurocopa honi ez!" plataformako kideek txapelketaren aurkako eta euskal selekzioaren aldeko aldarria eraman dute BIFS gailurrera. Salatu dutenez, bi kide identifikatu dituzte eta Athletic-eko segurtasuna bultzaka aritu da jendearen aurka.


Eguneraketa berriak daude