Ez, ez da soilik kirol ekitaldi bat

Sefutbol.com

Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak, 1967az geroztik lehenbizikoz Euskal Herrian, San Mames estadioan jokatuko ditu 2020ko Eurokopako hiru partida. “2014an aurkeztu genuen hautagaitza Bilboko Udalak, Bizkaiko Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak, artean ez genekienean zein selekzio sailkatuko ziren”, zioen Kultura sailburu Bingen Zupiriak, azaroaren 19ko gobernu kontseiluaren osteko agerraldian. “Espainia sailkatu egin da, eta hartutako konpromisoari eutsiko diogu guk. Normaltasun irudia proiektatu nahi dugu. Kirol gertakari bat da, ez besterik; hortik aurrera, herritar bakoitzak jakingo du zer egin”.

Egia da. 2014an, Jaurlaritzak ez zekien Espainiako selekzioa 2020ko Eurokoparako sailkatuko zen ala ez. Baina imajina zezakeen, 1980az geroztik behin bakarrik (1992an) huts egin duelako eta hura zelako azken bi edizioetako (2008 eta 2012ko) txapelduna. Bazekiena zen, inolako zalantzarik gabe gainera, nork ez zuen Eurokopa jokatuko: euskal selekzioak. Baina guztiz bateragarriak direnez euskal selekzioaren alde lan egin eta denbora berean espainiarra hauspotzea, Javier Clemente hautatzaileak demostratu duen moduan, ez gara ustezko kontraesanetan katramilatuko, mereziko lukeen arren.

Kontuak kontu, instituzioek euren konpromisoari eutsiko diote, normaltasun irudia proiektatu eta gauzak zein ongi antolatzen ditugun erakusteko. Norberak jakingo du horren aurrean zein jarrera hartu. “Baina sentsibilitate guztiak errespetatu behar dira”, falta zitzaion esatea Zupiriari. Edota esaldi zuri bezain engainagarri hori: “Ez ezazue kirola politikarekin nahastu”. Nahastuko ez dituzten bezala Bilbo eta inguruak espainiar banderez josiko dituzten milaka futbolzaleek, gurera etorriko diren –eta jada bertan diren– kazetari hooliganek, segurtasun indar are hooliganagoek, ustelkeria kasuekin lotutako UEFA eta FIFA erakundeetako ordezkariek –zeintzuk musutruk lan egingo duten boluntario bila dabiltzan–, kirol gertakari batera politikan aritzeagatik gonbidatuko dituzten politikariek, eta abar.

Futbola, are gehiago hainbeste jende, interes eta diru –aurki haizatuko dute instituzioek inpaktu ekonomikoaren argudioa– mugitzen duen Eurokopa bezalako txapelketa bat, sekula ez da izango kirol ekitaldi bat soilik. “Kirolak politikarekin zerikusirik ez duela pentsatzen dutenek, edo deus ere ez dakite kirolaz, edo deus ere ez dakite politikaz”, dio Gerardo Caetano historialari uruguaiarrak. Eta Zupiriak –Jaurlaritzak– badaki politikaz, badaki kirolaz –hein batean bederen–. Beraz...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eurokopa 2020
2021-04-22 | Ixone Arana
Eurokopa ez da Bilbon jokatuko

Eurokopako futbol partida San Mamesen ez jokatzea erabaki du Espainiako Futbol Federazioak. San Mamesen jokatzeakoak ziren partidak Sevillako La Cartujan jokatuko dira.


2021-04-18 | Mikel Eizagirre
Eurokopa Bilbon?
Futbola baino gehiago, aldeko zein kontrakoentzat

Futbola, 22 lagunez osatutako kirola, pasio, inspirazio iturri edo “harmailak testosteronaz betetzeko aitzakia”, ikuspegiak bezain ugariak dira jarduerari esleitzen zaizkion definizioak. Baina bada onarpen maila zabala duen ideiarik ere: futbola gutxi batzuentzat... [+]


2021-04-11 | Mikel Eizagirre
"Eurocopa honi ez. Gelditu dezagun"

Larunbata apirilak 10, goizeko 11:00k, balizko Eurokoparen segurtasun-hesiaren eraikuntza lanak San Mames estadioaren atarian, eta horrekin aurrez aurre, Eurocopa Honi Ez! plataformaren materiala saltzen duen postu bat. Minutuak aurrera joan ahala, gazte taldeak biltzen hasi... [+]


2021-03-24 | Jon Torner Zabala
"Eurocopa honi ez" mobilizazio nazionala Bilbon, apirilaren 10ean

UEFAk apirilaren hasieran erabakiko du Bilbo izango den Europako Futbol Txapelketa jasoko duen hirietako bat. Alegia, Espainiako selekzioak San Mamesen jokatuko ote duen. Horren aurrean, mobilizazio nazionala deitu du Eurocopa Honi Ez ekimenak, apirilaren 10ean Bilbon.


2020-09-30 | Jon Torner Zabala
Eurokopa 2021 Bilbo: Garraio publikoa dohainik zaleentzat, hormigoizko 95 hesi antiterrorista...

Bilboko Udalak "segurtasun plan" berezia diseinatu du, 2021eko Eurokopa futbol txapelketako hainbat partida San Mamesen jokatuko direla-eta. Esaterako, hiriko kaleetan hormigoizko blokez osatutako "95 hesi antiterrorista" jarriko dira. Helburua da zazpi tona... [+]


Eguneraketa berriak daude