Eurocopa honi ez! kolektiboak deituta, Bilbon ere jokatuko den futbol txapelketaren aurkako manifestazio nazionala egingo da martxoaren 28an Bizkaiko hiriburuan, Zabalburu plazatik abiatuta; eta bi aste lehenago, 14an, Etxean jokatzen dugulako topaketa nazionala hartuko du Durangok.
Kirola eta politika, "nahastezinak"? mahai-inguruak irekiko du topaketa, eta bazkalostean kalejira eta kontzertuak izango dira. Odolkiak ordainetan, Brigade Loco eta Egurra ta Kitto taldeek joko dute.
Espainiako selekzioa San Mamesen
Europako hainbat futbol zelaitan jokatuko da 2020ko Eurokopa, San Mamesen tartean. Espainiako selekzioak bertan jokatuko ditu lehen faseko hiru partidak. Eurocopa honi ez! plataformak gogor salatu du, hainbat arrazoirengatik: Euskal selekzioari ofizialtasuna ukatzen zaion bitartean "zapaltzen gaituen Estatu burgesaren selekzioak" Bilbon jokatuko duelako, "burgesia vasco-epañolak bere klase interesen alde" baliatuko duelako, langile klasearen "esplotazioa" eta espazio publikoaren "merkantilizazioa" ekarriko dituelako, eta abar.
[Irakurketa] pic.twitter.com/ywcO6hK0cA
— Bilbao 2020 Eurocopa Honi EZ #EurocopaHoniEz (@Bilbao2020EZ) March 26, 2019
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!