Bilboko Solokoetxe institutuan 2020ko Eurokopan bolondres lan egiteko eskuorriak banatu dituztela salatu dute ikasleek

  • Bilboko Solokoetxeko ikasleek EuroCopa 2020an lan bolondresak egiteko eskuorriak eta gutunak banatu dizkietela salatu dute. Ekimenak sustatzen duen lan prekarioaren aurrean, "esklabo" izateko asmorik ez dutela adierazi dute.

Eurocopan bolondres aritzeko esku orriak eman dizkietela salatu dute.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 08an - 16:08

Atzo egindako agerraldian, Bilboko Solokoetxe Institutuko ikasleek salatu zuten EuroCopa 2020 makroekimenean bolondres lanak egiteko eskuorriak eta gutunak banatu zizkietela batxilerreko bigarren mailako gazteei.

EuroCopa 2020ak "lan prekario zikina sustatzen" duela azpimarratu zuten; besteak beste, kontratu prekarioen bitartez.  Hori dela eta, ikasleek haien eskulana ez dutela dohainik emango adierazi zuten: "ez ditugu zuen iruzurrak sinisten, ez ditugu lan prekarioak onartuko, ez gara zuen esklaboak izango".

Eraginek zabaldu du agerraldiaren bideoa. Aldi berean, jokalariek dirutza irabaziko dutela eta UEFAri zerga salbuespena ezartzeko egindako trikimailuak salatu dituzte: "Eta gainera musutruk lan egiteko adintxikikoak bilatzen dituzte?"

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
"Hiperproduktibitatea barneratua dugu, kostatzen zaigu mugak jartzea"

Estresa, nekea, antsietatea eta beste dira sisifemiak eragiten dituen zenbait ondorio.  Esanahiaz, jatorriaz eta prebentzio neurriez mintzatu da Ziortza Karranza psikologoa.


Zorroza Gestión de Residuos enpresak onartu egin du Bassirou Dioneren gorpua mugitu zutela, lan heriotza ezkutatzeko

Asteazkenean eseri dira epailearen aurrean Zorroza Gestión de Residuos enpresako arduradunak, 2020an gertatutako lan heriotzaren harira. Epaileak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 30.0000 euroko kalte-ordaina ordaintzea ezarri die bi akusatuei.


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


Eguneraketa berriak daude