ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 09a

Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak hiru partida jokatuko ditu San Mamesen 2020ko Eurokopan

  • Bilboko futbol zelaia Espainiako selekzioak etxeko talde gisa jokatzen duen aldiro erabiliko dute. Ez da egoitza bakarra izango, izan ere 2020ko txapelketako partidak Europa osoko zelaietan jokatuko dira.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza
2019ko azaroaren 19a
San Mames futbol zelaia.

Astelehenean baieztatu dute Espainiako gizonezkoen futbol taldeak Bilboko San Mames zelaian jokatuko dituela datorren Eurokopako multzoen faseko hiru partidak. Irabazi egin zuten astelehenean jokatutako sailkapen partidan, eta garaipen horrekin sailkapen faseko buru izatea eta multzoen faseko hiru partidak etxeko talde gisa jokatzea lortu du. Ekainetik uztailera bitartean jokatuko ditu Euskal Herrian hiru partidak.

Hori hala izango da, Europako futbol erakundeak (UEFA) ez badu ezusteko aldaketarik egiten. Hilabete asko dira Bilboko eta Euskal Herriko hainbat sektoretatik aukera hori gaitzetsi dutenetik, eta “erreakzioa” eskatu duten ahotsak gero eta gehiago dira, batez ere sare sozialetan:

 

 

 

Gizonezkoen Euskal Selekzioko entrenatzaile Javier Clementek berriz, “ondo” ikusten du Espainiako selekzioak Katedralean jokatzea, eta eskatu du selekzio horri “babesa erakutsi eta animatzeko”, TeleBilbao-n egin dioten elkarrizketan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Eurokopa 2020  |  Espainia  |  Futbola  |  Bilbo

Eurokopa 2020 kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude