Solokoetxe Institutuan EuroCopa 2020an bolondres moduan lan egiteko eskuorriak banatu dituztela salatu dute ikasleek

  • Bilboko Solokoetxeko ikasleek EuroCopa 2020an lan bolondresak egiteko eskuorriak eta gutunak banatu dizkietela salatu dute. Ekimenak sustatzen duen lan prekarioaren aurrean, "esklabo" izateko asmorik ez dutela adierazi dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 10an - 08:45

Atzo egindako agerraldian, Bilboko Solokoetxe Institutuko ikasleek salatu zuten EuroCopa 2020 makroekimenean bolondres lanak egiteko eskuorriak eta gutunak banatu zizkietela batxilerreko bigarren mailako gazteei.

EuroCopa 2020ak "lan prekario zikina sustatzen" duela azpimarratu zuten; besteak beste, kontratu prekarioen bitartez. Hori dela eta, ikasleek haien eskulana ez dutela dohainik emango adierazi zuten: "ez ditugu zuen iruzurrak sinisten, ez ditugu lan prekarioak onartuko, ez gara zuen esklaboak izango".

Eraginek zabaldu du agerraldiaren bideoa. Aldi berean, jokalariek dirutza irabaziko dutela eta UEFAri zerga salbuespena ezartzeko egindako trikimailuak salatu dituzte: "Eta gainera musutruk lan egiteko adintxikikoak bilatzen dituzte?"


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude