Gipuzkoako erresidentzietako langileek hiru eguneko kanpaldia abiatu dute

  • Hiru eguneko kanpaldia hasi dute ostegunean Gipuzkoako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako beharginek. ELA sindikatuak eta patronalak erdietsitako hitzarmena Aldundiak bere gain hartzea aldarrikatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 5ean - 11:34
Gipuzkoako erresidentzietako langileak prentsaurrekoan. Argazkia: @erresidentziak
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek sei eguneko protesta martxak egin dituzte Gipuzkoako hainbat eskualdetan, Zaintza Martxa izenpean. Donostian (Gipuzkoa) amaitu dute ibilbidea, eta borrokaldi berri bati ekin diote hala: hiru eguneko kanpaldia egingo dute, Donostiako bulebarrean. ELA sindikatuak eta patronalak erdietsitako hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzea eta egikaritzea da helburua.

ELAk jakinarazi duenez, 5.000 langileri eragiten die esku artean duten negoziaketak. 2017. urtean hasi ziren hitzarmenaren inguruko elkarrizketak, eta langileek 2018. urteko udazkenean jarri zituzten martxan protestak. 80 greba egun egin dituzte dagoeneko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!