‘Geuria’ hilabetekaria eta webgunea abian dira Hego Uriben

  • Azken urteotan, euskarazko prentsa egiteko saiakera bat baino gehiago izan dira Bizkaiko Hego Uribe eskualdean, baina denek egin dute porrot lehenago edo geroago. Geuria proiektua Basauriko Euskara Aholku Batzordetik sortu da eta Udalak diruz babestu du.


2014ko urriaren 7an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hilabetekariaren 10.000 ale banatuko dituzte. Argazkia: 'Geuria'k utzia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Basaurin, Galdakaon, Arrigorriagan, Etxebarrin eta Zaratamon hilabetekariaren 10.000 ale banatuko dira. Gune publikoetan egongo da Geuria eta etxean jaso ahal izateko eskaera egin behar da.

Bi langile izango ditu egitasmoak (Jon Villapun izango da zuzendaria) eta horrez gain, kolaboratzaileak eta bizilagunak ezinbestekoak izango dira. Esate baterako, hilero erredakzio bilera irekiak antolatuko dituzte herrietako eta auzoetako bizilagunek aldizkarian eta webgunean landu nahiko lituzketen gaiak proposatzeko.

Basaurin euskarazko azken aldizkaria 2012ko urtarrilean desagertu zen. Berbaz hedabidea 2010eko urrian abiatu zuen Sustraiak Fundazioak, bizkaieraz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!