Gervasio Gabirondo, Ertzaintzako zuzendaria: “Ertzaintzaren polizia-etxeetan ez da behin ere torturatu”

  • Ertzaintzak ez duela inoiz torturatu ziurtatu du Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak Euskadi Irratiko Faktoria saioan, eta Cabacas auzian korporatibismoz aritu direnik ukatu du.


2017ko maiatzaren 04an - 11:53
Ignacio Gabirondo (Arg.: Ignacio Perez)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Paco Etxeberria auzitegiko medikuak Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egindako txosten batek sinesgarritasuna ematen die 4.000 tortura salaketari. Horietatik 300etik gora Ertzaintzari leporatzen dizkio. Txostenari buruz galdetuta, Gabirondok zalantzan jarri du eta azpimarratu du 35 urteotan torturarengatik ertzain bat ere ez dutela epaitu.

Cabacas auziari dagokionez, Ertzaintzako zuzendariak korporatibismoz aritu direnik ukatu du. Esan du zaila dela jakitea gaztea hil zuen pilotakada zein agentek jaurti zuen eta epaileari eskatu duen guztia eman diotela.

EAJk eta PPk aurrekontuen inguruan sinatutako akordioa positibotzat hartu du, Ertzaintzari “Europako ateak” irekiko dizkiolakoan. Haren ustez, beste polizia batzuekin harreman zuzena izatea, informazioa eskuratzea eta ikerketetan parte hartzea ahalbidetuko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
Eguneraketa berriak daude