Gerrilla kurdu batek hamabost soldadu turkiar hil ditu

  • Herriaren Defentsarako Indarrak (HPG) talde matxino kurduak Kurdistan hegoaldeko Bradost eskualdean  ezarri den Turkiako unitate militar baten aurka eraso egin eta hamabost soldadu hil ditu astelehenean, ANF agentziak jaso duenez.


2018ko maiatzaren 8an - 12:45
Arg: ANF
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hamabost hildakoez gain, beste hainbat zauritu dira. Erasoak Mártir Agiri eta Mártir Piroz Kanpaina Iraultzaileen baitan egin dituzte.

Gerrillak hiru aldiz eraso egin dio Turkiako armada “inbasoreari”. Igande goizaldean lehenengoz, astelehen goizean gero, eta astelehen arratsaldean azkenik. Armada turkiarrak obusekin eta granadekin erantzun du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
Eguneraketa berriak daude