BBCk argitaratu duenaren arabera, bi kategoriako eskakizunak ditu Errusiak: lehenak, Ukrainak erraz onartuko lituzkeenak dira, eta, bigarrenak, Ukrainak onartzeko zailak direnak.
Atzoko albiste nagusiak esteka honetan irakurri ditzakezu.
Errusiak adierazi du 'Kinzhal' misil hipersonikoak erabili dituela lehenengoz Ukrainako inbasioan. Deliantin udalerriko lurrazpiko arma biltegi bat bonbardatu du Errusiak misil hauei esker.
Ukrainako hego-mendebaldeko Ivano-Frankivsk eskualdean dago Delantin udalerria.

Martxoaren 14tik apirilaren 1era bitartean, NATOko 27 herrialde eta Suedia eta Finlandia ariketa militar batuak egiten ari dira Norvegian, Ukrainako inbasioak eragin duen tentsioaren igoerara moldatzeko. Bart gauean aire-istripu bat izan du AEBetako hegazkin batek, eta barruan zeuden lau soldaduak hil egin dira.
Guztira 29 herrialdeetako 30.000 soldadu inguru ari dira parte hartzen Norvegia iparraldeko ariketa militarretan.

Bulgariako lehen ministroak, Kiril Petkovek, adierazi du ez duela armarik bidaliko Ukrainara. Nahiz eta Bulgaria NATO aliantzako kide izan, armarik bidaliko ez duela adierazi du bere lehen ministroak: "Gatazkatik hain gertu egonda, une honetan esan behar dut ez dugula armarik bidaliko Ukrainara; ez da posible". Hala ere, laguntza humanitarioa bidaltzen jarraituko dutela adierazi du.
BBCk argitaratu duenaren arabera, bi kategoriako eskakizunak ditu Errusiak: lehenak, Ukrainak erraz onartuko lituzkeenak dira, eta, bigarrenak, Ukrainak onartzeko zailak direnak.
Albistea osorik esteka honetan.

Aste asko daramatza Ukraina hegoaldeko Mariupol hiriak Errusiar tropek inguratuta. Mariupol maidanaren ostean Azov Batailoiaren gotorlekuetako bat izan da, eta gaur egungo egoera kritiko honetan, kontraofentsiba antolatzea eskatu dio batailoi neonaziak Ukrainako Gobernuari: "Desblokeatu Mariupol! Gorde Ukrainako hiria!" adierazi du sare sozialetan National Corps alderdiak, Azov Batailoiaren gorputz politikoak.
Hala ere, gobernuak erantzun du Mariupoleko setioak ez duela irtenbide militarrik. Zelenskiren aholkularia, Oleksey Arestovich, izan da Facebookeko bideo batean hau bera adierazi duena. Ez dute Mariupolen desblokeorako kontraofentsibarik egiteko aukerarik ikusten.
Деблокуйте Маріуполь! Врятуйте українське місто!
— Національний Корпус (@national_corps) March 18, 2022
Щодня,щогодини криваві російські окупанти потужними бомбардуваннями влучають у самий епіцентр української витримки й героїзму –в місто Маріуполь.
Наш клич має почути кожен -Маріуполю потрібна деблокада!#яазов, #SaveMariupol pic.twitter.com/bZOdzuRvRW
Egun on! Asteburu honetan ere Ukrainako inbasioaren jarraipen berezia egingo dugu.
Atzoko albiste nagusiak esteka honetan irakurri ditzazkezue.