Gernikako alkateari Argentinara frankismoaz deklaratzera joatea debekatu dio Auzitegi Nazionalak

  • 30 bat herritar dira Buenos Airesera joatekoak Frankismoaren krimenei buruzko testigantza ematera, eta tartean zen Gernikako alkate Jose Maria Gorroño. Espainiako Auzitegi Nazionalak baimena ukatu dio baina, Bakearen eta Berradiskidetasunaren Gernika saria Arnaldo Otegi eta Jesus Egigureni eman izanagatik auziperatua baitago.


2013ko azaroaren 28an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gernikako Bakearen eta Berradiskidetasunaren saria ematen Otegi eta Egigurenen alabei.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Gorroñori ezarritako mugimendu askatasun eza erabat onartezina da. Bere askatasun pertsonala mugatzen du, baita bere lana burutzeko gaitasuna ere, Gernikako bizilagunek hautatua izan denean lan hori egiteko", adierazi du EAk komunikatu baten bitartez.

"Guda zibilean eta frankismoan gizateriaren aurka egindako krimenak ezin dira zigortu gabe geratu", azpimarratu dute EAtik. Horregatik, Gernikako alkateari Argentinara bidaiatzeko baimenik ez eman izana salatu dute.


Frankismoa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 19
Itzaletik Argira
Itzulera (1979)

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.