30 bat herritar dira Buenos Airesera joatekoak Frankismoaren krimenei buruzko testigantza ematera, eta tartean zen Gernikako alkate Jose Maria Gorroño. Espainiako Auzitegi Nazionalak baimena ukatu dio baina, Bakearen eta Berradiskidetasunaren Gernika saria Arnaldo Otegi eta Jesus Egigureni eman izanagatik auziperatua baitago.
"Gorroñori ezarritako mugimendu askatasun eza erabat onartezina da. Bere askatasun pertsonala mugatzen du, baita bere lana burutzeko gaitasuna ere, Gernikako bizilagunek hautatua izan denean lan hori egiteko", adierazi du EAk komunikatu baten bitartez.
"Guda zibilean eta frankismoan gizateriaren aurka egindako krimenak ezin dira zigortu gabe geratu", azpimarratu dute EAtik. Horregatik, Gernikako alkateari Argentinara bidaiatzeko baimenik ez eman izana salatu dute.