George Floyden omenezko mobilizazio antiarrazistak deitu dituzte Euskal Herrian

  • Bilbon, Iruñean, Baionan eta Donostian egingo dira mobilizazioak. Iruñean 2016an poliziaren eskuetan hil zen Elhadji Ndiaye ere oroituko dute.


2020ko ekainaren 04an - 10:17
Elhadji Ndiayeren aldeko mobilizazioa Iruñean. Argazkia: SOS arrazakeria

Mobilizazioak deitu dira egunotan Euskal Herrian George Floyd omentzeko eta arrazismoa salatzeko. Ostegunean, ekainak 4, Baionan egingo da elkarretaratzea, 19:00etan Errepublika plazan. Ekainaren 6an, larunbatean, Iruñeko Arrotxapea auzoan elkarretaratzea egingo dute, Martzelo Zelaieta eta Artika kaleen artean, eguerdiko 12:00etan. Igandean, ekainak 7, Bilbon eta Donostien egingo dituzte mobilizazioak. Bilbokoa Albia lorategitik abiatuko da goizeko 11:00etan. Donostiakoa Bulebarreko kioskotik irtengo da, eguerdiko 12:00etan.

Bilboko manifestazioa Espainiako Beltz Afrikarren eta Afrikar Arbasodunen Komunitateak deitu du; Iruñekoa, berriz, Africa Unida, Flor de Africa, Mugak Zabalduz Karabanak, Papeles y Derechos Denontzat, EH 11 Kolore, Iruñea Harrera Hiria eta Nafarroako SOS Arrazakeria taldeek antolatu dute.

Elhadji Ndiaye gogoan

Floydez gain, 2016an poliziaren eskuetan zendu zen Elhadji Ndiaye ere oroituko dute Arrotxapean. Auzoan atxilotu zuten senegaldarra, eta Chinchilla kaleko Espainiako Poliziaren kuartelean hil zen. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aburuz, “autopsian ez zuten indarkeria zantzurik aurkitu”. Atxiloketaren bideoek, ordea, bortizkeria handia erakusten dute. Haren heriotzaren xehetasunak oraindik argitzeke dauden arren, epaitegiak kasua artxibatu zuen, "arrazoi naturalengatik" hil zela argudiatuta.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Manifestazioak
Bake Bidearen ekimenez ‘Txetx’ Etxeberri eta Beatrice Molle-Haran bakegileen errugabetzea eskatuko dute

Apirilaren 2an eta 3an epaituko dituzten ‘Txetx’ Etxeberri eta Beatrice Molle-Haran bakegileen errugabetzea eskatu dute 200 bat lagunek eta ETAren armagabetzea bideratzeko eginiko “desobedientzia ekimena”, zilegi izan zela aldarrikatu nahi dute.


2023-10-23 | Leire Artola Arin
Israeli boikota eta palestinarren erresistentziarako eskubidea aldarrikatuko dituzte larunbatean Bilboko manifestazioan

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak urriaren 28rako manifestazio nazionala antolatu du Bilbon. Antolatzaileek salatu dute “larriena” dela Mendebaldea palestinarren aurkako genozidio eta gerra krimenaren “gidari” eta “babesle” izaten ari dela... [+]


2023-09-26 | Leire Artola Arin
Osasun sistema publikoaren defentsan manifestatzera deitu dute azaroaren 11n

Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte mobilizazioak osasungintza publikoaren aldeko herri plataformek. Salatu dute itxaron zerrendak murrizteko jendea klinika pribatuetara bideratzea “negozio biribila” dela gobernuentzat, pribatizazioa bultzatzen ari... [+]


2023-09-19 | Leire Artola Arin
EH Bilduk manifestazio nazionalera deitu du Bilbon azaroaren 18rako

Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak kaleetan egotearen garrantzia azpimarratu du, “auzi nazionalei irtenbide demokratikoa emateko eztabaida” mahai gainean dagoelako eta euskaldunek “erdigunean” egon behar dutelako.


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Tubacexeko langile bati

Epaiketan argi geratu da ez zuela agintaritzaren aurkako atentaturik egin, baina sei hilabeteko espetxe zigorra eta isun ekonomikoa ezarri dizkiote, atxiloketan erresistentzia egitea leporatuta. Espetxera ez da sartu beharko.


Eguneraketa berriak daude