Bilboko Arrazakeriaren Aurkako Asanblada Arrazakeria ez da eztabaidatzen, borrokatzen da. Ordena kolonialari sua! lelopean antolatu du mobilizazioa, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunean. Gizarte eta erakundeei "iragan esklabista eta koloniala" berrikusteko eskatu die.
Bilboko Mariaren Bihotza plazan egindako prentsaurrekoan iragarri dute manifestazioa. Pertsona migratu eta arrazializatuek osatzen due asanblada. Haien "ildo politikoak entzun eta kontuan har ditzaten" eskatu diete euskal alderdi politikoei, oraindik lana egiteke baitago "lurralde honetan bizi garen pertsona guztiok gure oinarrizko eskubideak bermatuak izan ditzagun", Naiz-ek jaso duenez.
Prentsaurrekoan jarrera arrazistak bere horretan dirautela gogoratu dute, eta horrek historia kolonialean oinarria duela salatu: "Instituzioak eta euskal gizartea zeharkatzen dituen arrazakeriak historia kolonial batean du sustraia, eta oraindik ez dute historia hori onartzen jakin". Horregatik, "iragan esklabista eta koloniala berrikustea" exijitu dute. Halaber, euskal enpresek espoliazioan duten eragina mahai-gaineratu dute, "Euskal enpresek espoliatzen eta desplazatzen dute, horregatik iritsi gara hona, haien transnazionalak iritsi garen leku horietan guztietan daude beti" batzarrak salatu duenez.
"Atzerritar" izateak sortzen duen bazterkeriaz ere mintzatu dira: "Erroldarik gabe ez dago eskubiderik, administrazio-egoera erregularrik gabe ez dago eskubiderik, migrazioa eta asilorako itun europarrak inoiz ez dugula bizitza duinik lortuko suposatzen du", salatu dute. "Merkantzien zirkulazioa askea lehenesten den baina pertsonen zirkulazioa askea kriminalizatzen den mundu honetan" isilik ez egotea aldarrikatu dute.
Jesusen Bihotza plazatik irtengo da manifestazioa, Martxoak 21 ostiralean, 18.00etan.
Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]
Ondo Etorri Laudio Harrera Herria sortu dute, kale egoeran bizi diren pertsonen “bidelagun” izan eta “mugimendu arrazista zein xenofoboen aurka” borrokatzeko. Eskualdeko ikuspegiarekin landu nahi dute gaia, eta “lanean” jartzeko deia egin... [+]
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.
Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]