Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Palestinako Lurraren Egunarekin batera igandean, Israeli Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak kanpainak manifestazioak egin ditu Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostian. Euskal Herrian jarduten duten enpresek entitate sionistarekin duten harremana salatzea helburu badute ere, CAFek duen harremanean zentratu dira bereziki: "CAF euskal enpresak Palestinako okupazio eta genozidio sionistarekin du lankidetza, apartheid trenaren proiektuaren bidez".
CAF nazioarteko zuzenbidea urratuz eta bertako langileen eta euskal iritzi publikoaren borondatearen aurka aritu dela salatu dute. BDZren aburuz, CAFek Palestinako "lur lapurtua" Jerusalemekin lotzen duen tranbia eraikitzea du helburu, eta bost urte daramatza nahi horiek betetzen.
Gogoratu dute Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzitakoaren arabera, lurralde palestinarraren legez kanpoko okupazioari eusten laguntzen duten merkataritza-harremanak eragozteko betebeharra dutela NBEko estatukidetako gobernuek. Ondorioz, Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak CAFekin duten konplizitatea salatu dute, Lakuak enpresaren akzioen %3 baitu bere kontrolpean eta Nafarroakoak urte batzuk daramatza taldeko enpresei dirulaguntzak ematen. Beraz, legea betetzeko eta harremanak eteteko exijitu du BDZk.
Elbit Systems enpresa Israelgo arma fabrika handiena eta armadaren hornitzaile handienetakoa da. Mecanocauchoren erabakia “elkartasun internazionalistaren garaipena” dela iritzi dio BDZk.
EHU-Palestinak agerraldia egin du gaur, Ignazio Barriola ikasgelategian; sarearen jardueraren berri emateaz gain, EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman nahi izan dituzte, eta emaitza horien inguruko posizionamendua ezagutarazi.
Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.
Atxilotuek uko egin diote polizia-etxera joateari. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ Nafarroak babesa adierazi diete ikertutako pertsonei eta mobilizazioak iragarri dituzte atxiloketak gertatzen badira.
Bartzelonako garraio konpainiak klausula bat dauka, betoa jartzen diena NBEko Giza Eskubideen erakundeko zerrendetan dauden enpresei. CAF zerrenda horretan dago, Jerusalemgo trenbideko lanengatik. 39 tren eta 321 milioi euroko kontratua legoke jokoan.
Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]
Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]
Milaka herritar atera dira kalera Euskal Herriko herri askotan Global Sumud Flotillako partaideen bahiketa salatzeko eta agintariei eta gobernuei Israelekin harreman guztiak apur ditzaten eskatzeko. Munduan barrena ere ehunka mila pertsona atera dira protestetara.
Nazio Batuen Erakundeak Israelgo legez kanpoko kokalekuetan negozioak egiten dituzten enpresen zerrenda berritu du. 68 lantokiren izenak gehitu ditu, eta tartean dago CAF. Beasaingo enpresak egun bat lehenago argitaratutako agirian zioen Jerusalemgo tranbiak “giza... [+]
Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Azken aste eta hilabeteetan CAFek jasotako presioaren aurrean, enpresak agiria atera du eta berretsi du Jerusalemgo tranbiak giza eskubideak aintzat hartzeko parametro guztiak betetzen dituela, eta proiektuarekin aurrera jarraituko duela.
Hogei urte bete ditu Palestinako eskubideen aldeko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDS, ingelesezko siglekin) nazioarteko mugimenduak. Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da. Urteurrenaren harira, hitzaldia eman zuen AEBetan. Europe Solidaire Sans... [+]