JARRAIPENA | Floyd afro-amerikarraren hilketak arrazakeriaren aurkako eztanda soziala eragin du

Zuzeneko jarraipena
  • AEBetako Mineapolis hirian lau poliziak George Floyd afro-amerikarra hil zuen maiatzaren 25ean. Egun gutxian, gertaerak haserre eta protesta mugimendu handia eragin du AEB osoan, arrazakeriaren, xenofobiaren eta polizia gehiegikerien aurka.

Mineapolis hiriko poliziaren aurka gogor egin dute protesta afroamerikarrek bultzatuta.
Los Angelesen autopista moztu eta poliziaren autoari eraso egin diote

 Protestariek 101 autopista moztu dute. Ikusi azpiko bideoan zer gertatu den poliziaren auto bat iritsi denean.

 

Pertsona beltz bat itota hil du poliziak AEBetan: George Floyd zuen izena

George Floyd da hildakoa, 20 dolarreko bilete faltsu bat erabiltzea egotzita atzeman zuen poliziak, auto ertzera eraman eta bertan denbora luzez belaunarekin lepoa estutzen egon ostean itota hil da gizona. AEBetako Minneapolis hirian gertatu da eta Derek Chauvin eta Tou Thao dira hilketan inplikatutako poliziak, biek ala biek lehendik ere aurrekariak dituzte gehiegikeriengatik.

Gertaerak lekuko asko izan zituen, behin eta berriro geratzeko erregutu zieten lekukoek, baina poliziek ez zieten kasurik egin. Bideoz grabatuta geratu da guztia.

Asteazken goizean, maiatzak 27, heriotzaren berri izan orduko jendea kalera atera da "beltzen bizitzek axola dute" eta "ezin dut arnasik hartu" oihuka, Floydek poliziei esaten zien bezala. Jendearen haserreari gas nergar eragileekin erantzun die poliziak.

<< <
1 2
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude