Gehiengo sindikalak Zumaiako Udal gobernuari: “Adierazpen askatasuna bermatu, zentsura kutsurik gabe”

  • ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek salatu dituzte Zumaiako Udal gobernuak kartel, pankarta, pegatina eta muralei ezarritako debekuak. Hiru urte bete dira espazio publikoaren erabilerari alde bakartasunez ezarritako debekuak indarren direnetik, eta ordutik herrian polemika ez da eten.

Kalea Guztiona Da mugimenduak jarritako pankarta bat.

2019ko otsailaren 27an - 11:31
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Otsaileko udalbatzan eztabaidatu zuten Zumaiako Kalea Guztiona Da mugimenduak aurkeztutako mozio bat. Mozioaren helburua zen Udal Gobernuaren neurriak bertan behera utzi eta herrian adierazpen askatasunaren gaiari heltzeko "zumaiarren eta herriko eragileen egiazko parte-hartze prozesua" abiatzea. Proposamenak aldeko eta kontrako seina boto jaso zituen, EAJ-ren taldea utzitako zinegotziaren abstentzioarekin. Azkenean, alkatearen "kalitatezko botoak" atzera bota zuen mozioa.

Herritarren parte hartzeari ateak itxita, Zumaiako ELA, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek adierazi dute 2016ko otsailean piztu zen auziari "orain irtenbidea emateko aukera galdu duela" Zumaiako alkateak. Eta hala, duela hiru urte sindikatu hauek herriko beste 30 bat eragilerekin batera esandakoa berretsi nahi izan dute: “Adierazpen askatasuna modu zabalean bermatu behar du Udalak zentsura kutsurik gabe".

Udal Gobernuak orain bi urte aurkeztu zuen garbiketa ordenantzaren zirriborroan, adierazpen askatasunaren ikuspuntutik arriskutsuak diren elementuak atzeman zituztela azpimarratu dute. Eta bereziki, kalean edozein mezu plazaratzeko alkatearen aldez aurretiko baimena eskatzea ez dela zuzena irizten diote. "Sindikatuok, gure adierazpen askatasunaren baitan, aldarrikapenak plazaratzeko hainbat tresna erabiltzen dugu, kartelak, pankartak eta abarrak. Horien edukiak langileok erabakitzen ditugu, egokien den moduan jendaurrean adierazteko. Horregatik Udalaren jarrera hori esku sartzea litzateke askatasun sindikalean".

Espazio publikoaren erabilera, herritarren adierazpen askatasuna eta agintarien zentsura barnebiltzen dituen dema honetan, konponbide bat bilatzeko sindikatuek Zumaiako Udal gobernuari eskatu diote bi faktore kontuan hartzeko. Batetik, adierazpen askatasuna definitzea ahalik eta adostasun zabalenarekin. Eta bestetik, herriko garbitasunari begirako neurriak adostasunez hartzea, “txukuntasunaren eta pentsamendu askearen arteko talka ekiditeko".


2026ko uztailaren 15
Teknologia
Non hitz egin dezakegu?

2026ko otsailaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Kexak

2025eko azaroaren 26
Garbiketa

2025eko apirilaren 2
Teknologia
Burokraziaz

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...