Gazteizko lotunea Ezkiokoaren aurretik hobetsi du Nafarroako Gobernuak

  • Espainiako Gobernuak behin-betiko erabakia datorren urtean emango duela iragarria du, baina atzo Nafarroako Legebiltzarrean Lurralde Kohesiorako Kontseilari Bernardo Zirizak egindako agerraldiaren arabera, badirudi Nafarroako Gobernua ere Gasteizko lotunearen alde dagoela.


2022ko urriaren 19an - 11:17
AHTren obretan, lanak geratzeko eskatuz egindako mobilizazio bat. (Argazkia: Ekin Klik)

Foru Legebiltzarreko Lurralde Kohesio Batzordean astearte honetan egin zuten agerraldia Bernardo Cirizak eta Chema León Nafarroako Gobernuko geologoak. Jakina den gisan, Ezkioko lotuneak erabiliko lukeen Aralar azpiko azterketa geotekniko eta hidrologikoa egiten ari da Nafarroako Gobernua, eta horregatik, prozesua gehiago ez atzeratzeko, Cirizak iragarri zuen proiektua bi zatitan banatuko dela: bata, Iruñetik Altsasuraino, eta bestea, Altsasurik aurrera, izan hori Gasteiztik edo Ezkiotik. Edozein kasutan, aurreratu zuen Aralar azpitik abiatzeak ziurgabetasun handia zuela, 40 kilometroko tunelak egin behar direlako (21 kilometroko joan-etorriko bi tunel dira).

León geologoak azaldu zuenez, Gasteizko bidea geologikoki oso aztertuta dago eta ondo ezagutzen da, han dagoeneko bide ugari eraiki delako. Beraz, askoz samurragoa litzateke trenbide berria hortik egitea. Aralarrekoa askoz korapilatsua litzateke, Aralar azpia ez delako ezagutzen, eta herritar askori eragingo lieketen arazo hidrologikoak sor daitezkeelako. Bere esanetan, “Gasteizko linea errazago eta azkarrago eraikiko litzateke”.

Errazagoa litzateke, bistan da, baina sarri salatu da Sakana bitan banatuko lukeela Gasteizko linea berriak, eta horregatik, tren sozialaren aldekoek hortik ere ez egitea eskatzen dute. Argudio bera erabiltzen du Geroa Baik Ezkioren alde egiteko. Sakanan dagoeneko badira trenbide bat, errepide zaharra eta autobide bat, eta proiektu honekin laugarren komunikazio azpiegitura gehituko litzaieke.

UPNko eta Geroa Baiko ordezkariek euren posizioari eutsi diote tinko, esanez, kosta ahala kosta Euskal Y-arekiko lotunea Ezkiotik egin behar dela, bestela Nafarroa Europako komunikazio bide nagusietatik kanpo geratuko dela. PSNk bere posizioa aldatu eta Ciziza sostengatu du: funtsezkoena da tren lasterrak aurrera jarraitzen duela, eta ez dela horren garrantzitsua Gasteiztik edo Ezkiotik joatea; lotunea ongi egitea da inportanteena, eta ongi erabakitzeko informazioa behar da. Azken foru hauteskundeetako programan PSNk Ezkioren alde egin zuen. EH Bilduk, aldiz, azpimarratu zuen eztabaida ez dela Gasteiz edo Ezkio, AHT bai ala ez baizik; oraindik garaiz gabiltzala eta AHT proiektua baztertzea eskatu zuen.

2026: 70 kilometroko AHT irla bat

Edozein kasutan, Cirizak iragarri zuenez, abiadura handiko lehen trenak abian izango dira Nafarroan 2026rako. 250 kilometro/orduko abiaduran joango ei da, eta 70 kilometroko Castejon Iruñea tartea 28 minututan egingo luke. Gaur egun, Alvia trena 140 kilometro/orduko abiaduran doa eta 48 minutu behar ditu.

Nafarroako agintariek behin eta berriro jarri diete data obren amaierari, baina orain arte ez da inoiz bete, eta Cirizaren oraingo iragarpenak ere ez du sinesgarritasun handirik, kontuan hartuta Tafalla-Arrizabalaga zatia, adibidez, ez dela ia hasi, eta hori dela zati honetako azpizati konplexuenetakoa.

Baina data beteko balitz ere, litekeena da 70 kilometro horiek AHT irla bat moduan gelditzea, batez ere, hegoaldeko Zaragoza Castejoneko 82 kilometroak, eta Iruñea- Gasteizko 90 kilometroak azterketa fasean daudelako oraindik. Eta egoera berean dago Iruñean egin beharreko Etxabakoitzeko tren geltokia. Azken hori, hala ere, ez litzateke eragozpena, EAEko hiriburuetan aurreikusita dagoen bezala, Iruñean ere behin-behineko geltoki bat egingo balitz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude