Gazte ekologista bat hil dute Okzitanian protesta betean

  • Poliziarekin istiluak izan dituzte milaka manifestarik igande goizaldean, Testeteko (Okzitania) paduran urtegi bat eraikitzearen aurka antolatutako protestan.


2014ko urriaren 27an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Aldarrikapen ekitaldia jai-giroan antolatu duten arren, poliziak manifestarien kontra kargatu du. (Arg: Niooz)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

21 urteko gazte bat hil da bertan poliziak jaurtitako gasaren ondorioz, lekukoek adierazi dutenez.

Aldarrikapen ekitaldia jai-giroan antolatu duten arren, poliziak manifestarien kontra kargatu du.

Jendarmeek gaztea bihotzekoak jota hil dela esan dute, eta gorpua istiluak gertatu eta ordu batzuetara aurkitu dutela.

Datozen egunetarako hainbat mobilizazio antolatu dituzte Frantziar Estatuan gertaera salatzeko.


Ekologismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...