Gaur ez dut kantatu/kontatu nahi epikarik


2022ko urtarrilaren 19an - 12:06
Azken eguneraketa: 13:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Duela egun eskas batzuk nire eskuetan erori da Jon Maiak sortu duen Kantu bat gara bilduma. Ordutik, diskoari bueltak eta bueltak eman dizkiot, ia urratu arte. Hilabete gorabeheratsuak izan dira 2021eko azken hauek niretzat eta Maiak nire barruekin konektatzeko palanka berezi bat topatu du, hor nonbait.

Diskoaz lehenengo aldiz gozatzen nenbilelarik heldu nintzen haraino, 11. abestiraino hain zuzen ere. Abestia entzuten amaitu bezain pronto, erreflexu bat bezala, atzera egin nuen, berriz ere abesti eder hori deskubritzeko. Letrari erreparatu nion, hitzez hitz eta bat-batean urratu nintzen, urtu nintzen.

"Haritz erori handi ez, nahiago dut hirusta txiki izan. Han eta hemen txikitasunetik, lurretik gertu, loratzen den hirusta"

Psikologian katarsia deitzen zaio erreprimitutako sentimenduak era bat-bateko eta bortitzean askatzeari, eta halako bat suertatu zitzaidan niri orduan; urteetan neure burua babesteko sortutako koraza hautsiz.

Askatutako sentimendu horiek guztiak Maiaren hitzek azaltzen dituzte neuk azalduko egingo nukeena baino gardenago, eta hari emango diot hitza.

“Etorkizunik ez baldin badut, zertarako nahi dut memoria” esanez hasten da, kantuan ukatu diguten etorkizun horren nostalgiaz.

Irabazteko dagoen etorkizun horren nostalgiak bultzatzen gaitu aurrera jarraitzera, joan ziren horien negar eta sufrimenduengatik, baina bereziki datozenen irriengatik. Nik, ordea, jadanik ez dut gure eskuz eta tresnez eroritako, botatako, haritz handi horren adaxka izan nahi.

Haritz horri emandako aizkorakada bakoitza bezala, zauri ugari sortu ditugu eta sortu zaizkigu guri ere, zauri eta min ugari. Eta nik etxean luzitu nahi dut nirea, adio aita eta bereziki adio ama, adio etxe maitagarri hori.

Haritz erori handi ez, nahiago dut hirusta txiki izan. Han eta hemen txikitasunetik, lurretik gertu, loratzen den hirusta.

Argi dago ez garela bi aldiz biziko, argi dut ez gaituztela bi alditan hilko, baina ez dut hain argi, galdu dugun gerra hau ez ote dugun bi alditan galduko.

Baina pasatako egunik ez da itzultzen eta beraz atzera begira bizitzeak ez du zentzurik. Goizero sortzen da egun berri bat eta egunsentiko gorritasun horri eustea da dugun biderik onena, ortzi mugaraino.

Gaur ez dut kantatu nahi epika, nahiago dut muxu bat hondartzan…

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


2025-07-22 | Patxi Azparren
Armagintza eta gerrekin eten

Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


2025-07-14 | Rober Gutiérrez
25 urteko bidaia

Sortze beretik proiektu batekiko lotura profesionala egon denean eta atxikimendu emozionala hain handia denean, zaila izaten da berari buruz hitz egitea. Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte bete ditu, eta bizi izandako oroitzapenak eta esperientziak metatzen zaizkit oroimenean... [+]


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-10 | Jauzi Ekosoziala
Norabidea aldatu

Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]


Eguneraketa berriak daude