Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Puri-purian dauden bi kontzeptu dira “gatazka” eta “abusua”. Mahai gainean dauden elkarrizketetan askotan azaltzen dira biak. Laura Macayak bere liburuxkaren izenburuan bildu zituen 2023an, 2024an Valentziako Caliu argitaletxeak eman zuen katalanez eta egunotan argitaratu du euskaraz Katakrakek. Amaia Astobizak egin du itzulpena eta Itziar Zigak idatzi du, beren beregi, hitzaurrea.
Macaya militante feminista bat da. Akonpainamendurako metodologiak diseinatzen ditu eta genero-indarkeriei ikuspegi intersekzionaletik eta justizia errestauratiboaren ikuspuntutik heltzeko politika publikoak garatzen ditu. Liburuan gertutik ezagutzen duen gai bat lantzen du: besteak beste, jazarpenak jasan dituzten sexu-langileekin egiten du lan.
Euskarara ekarri den autorearen aurreneko lana da, eta “dibulgaziozko testu politiko bat” dela azaldu du Katakrakeko editore Nerea Fillatek. Zein da liburu honen helburua? “Mahai gainean dauden elkarrizketetan esku hartzea eta emakumearen askapena ardatz hartuta zigorraren kultura ezbaian jarri eta hausnarketa bultzatzea”.
Emakumearen askapena ardatz hartuta zigorraren kultura ezbaian jarri eta hausnarketa bultzatzen du Macayak.
Astobizaren esanetan Euskal Herrian feminismoan ematen ari diren eztabaidak beste toki batetik lantzeko aukera ematen digu argitalpenak. Ateak irekitzen ditu “disfuntzionaltasun komunikatiboaz” solasteko, “gizartean zaurgarrien diren pertsonak are zaurgarriago bilakatzen dituen zigor sistema” problematizatzeko, “indarkeriaz hausnartzeko” eta “kantzelazioak komunitatean duen kalte eta eraginean” pentsatzeko.
Zera galdegiten du Itziar Zigak hitzaurrean: “Non dago justizia errestauratiboa, indar eraldatzaile feminista? Zergatik jotzen da sexu-indarkeria emakumeok pairatzen dugun zapalkuntzarik handientzat, eta ez arrazismoa, lan-esplotazioa, pobrezia, bazterkeria edo indarkeria horietako asko eta beste batzuk aldi berean?”
Fillatek aipatu zuenez, Macaya eta Hamacaren liburuak, orain arte Katakrakek ekarritako beste zenbait libururekin du lotura: bai Juno Mac eta Molly Smithen Puta Zikinakekin (Amaia Astobizak berak ekarri zuena eta Baionan TERF talde batek erasotu zuen liburua) baita, kartzelen desagerpenaren aldeko mugimenduaz berriki argitaratu duten Angela Davisen Abolizioa. Politika, praktikak, promesak (Amaia Apalauzak itzulia).
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.