Gasteizko Udaltzaingoaren 092 zenbakiak ez du euskaraz arretarik emango aurrerantzean

  • Udaltzaingoak PL2 maila eskatzen zuten 6 plaza eskaini zituen, Gasteizko euskara zerbitzua kontuan hartu gabe. ELAk salaketa jarri zuen eta nahi ez zuten ondorioa etorri da: Errege Egunetik, euskararik ez 092 telefono zenbakian.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 12an - 13:08
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“092, bai esan?” Edozein larrialdi baduzu eta Gasteizko Udaltzaingoari deitzen badiozu, ez saiatu euskaraz hitz egiten. Ofizialki prestatutako poliziarik ez dago euskaraz erantzuteko prest. 

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hala erabaki zuen pasa den martxoaren 13an, baina urtarrilaren 6ra arte izan dute epea Udaltzaingoan euskarazko arreta emateko.

Horretarako, baina, hiru urte atzera begira jarri behar gara. Gasteizko epaitegietan hasi zen prozesu honek gora egin zuen gutxinaka-gutxinaka, EAEko Justizia Auzitegi Nagusira iritsi arte.

Bitxia bada ere, hasierako iniziatiba ELA sindikatuarena izan zen. Baina sindikatuaren asmoa ez da bete. Izan ere, 2015ean Agirrelandan PL2ko plazak eskaini zituzten, baina Udaleko euskara zerbitzua kontuan hartu gabe. Prozedurak euskara zerbitzua abisatu behar dela ohartarazten du, eta hori salatu zuen ELAk.

ELAk helegitea jarri zuen orduan PL2-a eskatzen zuten sei plazen kontra. Gasteizko epaitegiek, hasiera batean, ez zuten kontuan hartu sindikatuaren helegitea. Ostean, berriz, ELAK EAEko Justizia Auzitegi Nagusira eraman zuen helegitea. Honek bai, honek arrazoia eman zion sindikatuari. “Gertatutakoaren ardura Udal Gobernu ezberdinen ardura da”, azaldu du ELA sindikatuak.

Albiste hau Hala Bedi Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.