Gasteizko Txosnek urteko lehen ekimena aurkeztu dute: Banda Lehiaketa

  • Astearte goizean aurkeztu dute Gasteizko Txosnak osatzen duten eragileek 2021. urteko Banda Lehiaketa. Iaz ganoraz ospatu ezin izan zuten txosnen 40. urteurrenaren baitan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 21ean - 09:30

Urteko lehen ekimena aurkeztu dute Gasteizko Txosnek Jimmy Jazz aretoan eskainitako agerraldian eta Banda Lehiaketaren edizio berri bat abiatu dute astearte goizean. Helburua, besteak beste, talde ez-ezagunei eszenatoki gainean aukera bat ematea izango da.

Lehiaketak, besteak beste, Gasteizko Txosnen oholtza gainera igotzeko aukera eskainiko dio musika talde irabazleari.

Horretarako, edozein taldek hartu dezake parte txapelketa honetan, asteartean bertan irekiko den eta otsailaren 26ra arte luzatuko den izen-ematearen bitartez.

Txosnetako kideek azaldu duten bezala apuntatzeko modua, erraz-erraza da: gasteizkotxosnak.eus webgunean sartu eta formulario bat bete beharko da taldekideen datuak txertatuz eta hiru abesti igoz (haietako bat gutxienez euskaraz egon beharko da). Horretaz gain, argazkiak, bideoak edota sare sozialen berri emateko aukera izango dute webguneko inprimakian.

Behin talde guztiek izena emanda, martxoaren 5etik 12ra zortzi talde sailkatuak iragarriko dituzte Gasteizko Txosnek eta hauetako lau finalera igaroko dira.

Lau horietatik, ikuslegoak bat aukeratuko du. Beste hirurak Gasteizko Txosnetako epaimahaiak erabakiko du zeintzuk izango diren. Lau horietatik bat gutxienez Arabakoa izan beharko da; eta lau horietatik ere, bat gutxienez, emakumeen presentzia izan beharko du.

Bost talde finalistek zuzeneko kontzertua eskainiko dute Martxoaren 25ean Jimmy Jazz Gasteiz aretoan. Lau horietatik irabazle irtetzen dena, berriz, Gasteizko Txosnetan jotzeko aukera izango du, jaietako egun batean. Horretaz gain, 500 euroko saria ere jasoko du talde irabazleak.

Banda Lehiaketa hilabeteetan zehar luzatuko den arren, Gasteizko Txosnek iragarriko duten lehen ekimenetako bat izango da, izan ere, aurrerago, data eta jarduera gehiago jakitera emango dituztela aurreratu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteizko Jaiak
Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Txosnak jarriko dituzte Gasteizko jaietan, aldundiaren “borondate ezaren gainetik”

Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]


Gasteizko txosnagunea arriskuan dagoela salatu dute, Aldundiak TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituelako

Gasteizko jaiak hasteko aste gutxi falta direla, Gasteizko Txosna Batzordeak urgentziazko prentsaurrekoa eman du, salatzeko Arabako Foru Aldundiak txosnetan TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituela. "Parekatu egin nahi dituzte txosnak eta irabazi ekonomikoa helburu duen... [+]


“Elkarrizketarako dei zintzoa” egin die Mugimendu Sozialistak Gasteizko Txosna Batzordeari eta Bilboko Konpartsei

Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Nahiz eta ukatu egin dituzten... [+]


Bi eraso homofobo salatu dituzte Gasteizko jaietan

Gorka Urtaran hiriko alkateak adierazi duenez bultzadak eta irain homofoboak salatu dituzte. Pertsona batek salaketa jarri du.


2022-08-03 | ARGIA
Mobilizazioak deitu ditu Itaiak “ziztadarik ez! erasoen aurrean babesa antolatu” lelopean

Emakume sozialisten Itaia antolakundeak ziztaden aurkako mobilizazioak deitu ditu –Gasteizen 3an, Donostian 13an eta Bilbon 19an– eta horrekin batera, eraso mota honi buruz egiten duen irakurketa plazaratu du. Azpian osorik irakurgai.


2022-08-02 | Hala Bedi
Buru belarri lanean, Gasteizko Txosnak abuztuaren 4an irekitzeko

Agerraldia egin dute Txosna Batzordeko kideek, hiru urteren ostean txosnaguneari ongi etorria emateko. Iragarri dutenez, Mirentxin Gidariak kolektiboari emango diote aurtengo txosnisaria.


Mugimendu Sozialistak Gasteizen txosna jartzeko eskubidea duela aldarrikatu du herritar talde batek

Jaietan txosna jartzea debekatu dietela salatu zuten otsailean eta orain txosnak hiriko beste leku batean jartzeko baimen berezia eskatu dute. Manifestuan Gasteizko Udalari baimena onartzeko eskaria egin diote.


2022-06-06 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnetako kontzertuak: Tatxers, Sara Hebe, Zetak eta beste asko

Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada.


2021-08-06 | Arabako Alea
Txosnek ere beren lekua aldarrikatu dute

Entxosnatu lelopean, txosnak hainbat ekitaldi burutzen ari dira gaur.


2021-08-02 | Arabako Alea
Gasteizko Txosnen herri bazkaria debekatu nahi du Udalak

Gorka Urtaran alkateak ohartarazi du Udalak ez duela Gasteizko Txosnen herri bazkaria egiteko baimenik emango, gainerako jarduerak egin ahal izango badituzte ere.


2021-07-30 | Arabako Alea
Zer egin dezaket aurten Gasteizko jaietan?

Abuztuaren 3tik 8ra bitartean, dozenaka kontzertu eta bestelako ikuskizun ugari izango dira Gasteizko jaietan. Uda osoan bezala, aire zabaleko ekitaldiak izango dira nagusi, eta hitzordu guztiak bildu ditugu ALEAn.


2021-07-30 | Hala Bedi
Gasteizko Txosna batzordeak abuztuaren 5ean “kaleak hartzeko deia” egin du eta egun osoko egitaraua aurkeztu du

Iaz bete zituzten 40 urte Gasteizko Txosnek, baina ezohiko egoerak eraginda "etenaldi bat" egitea erabaki zuten. Hala ere, ez dute inola ere haien jarduna eten eta eguneroko lanari ekiten jarraitu dute Txosna Batzordea osatzen duten eragileek. Aurten kaleak hartzeko... [+]


“Araban jende asko dago euskara maite eta sustatu nahi duena”

GEU Elkarteak Aihotz plazako txosna kudeatu izan du azken urteotan. Euskarari jai-eremu propio bat eskaintzeaz gain, elkarteak urtean zehar antolatzen dituen beste zenbait egitasmo egiteko beharrezkoa den diru-iturria ere eskaintzen du. Jairik ez ospatzeak kalte ekonomikoa... [+]


63 urte eta gero, zeruan geratuko da Zeledon

1957an bederatzi gizonen talde batek asmatu zuen tradizioa bertan behera utzi du koronabirusak. Gasteizko hemerotekan eta artxiboetan toki pribilegiatua izango dute gaurko egunek, 1977an euskaraz argitaratu zen lehen jaietako kartelaren antzera edo Fronton Vitorianoko pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude