Gasteizko Txosna Batzordeak aldarrikatu du “zilegitasun osoa” duela erabakitzeko nola eta norekin egin nahi duen lan

  • Mugimendu Sozialistak egin dien beto salaketaren aurrean, beren posizioa defendatuz oharra kaleratu du Gasteizko Txosna Batzordeak (GTB). "GTB-n parte hartzea ez da inola ere eskubide bat bere horretan, hurbiltze-prozesu baten emaitza baizik, elkarrekiko errespetuan oinarritutako konfiantza sortzeko prozesua". Orain arte ez dela horrelako prozesurik egon eta Mugimendu Sozialistak ez duela halako estrategiarik salatu dute. Urritik aurrera, gatazka konpontzen saiatzeko lan egiteko prestutasuna adierazi dute. "Ikusiko dugu MS-k gauza bera egiten duen", adierazi dute.


2024ko ekainaren 06an - 13:46
Azken eguneraketa: 15:21
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Joan den astean, Euskal Herriko 150 kulturgilek Bilboko Konpartsetan eta Gasteizko Txosna Batzordean Mugimendu Sozialistari parte hartzen uzteko publikoki eskatu ostean, GTB-k bere erabakia defendatu du ohar baten bidez. Funtsean, herri mugimendu gisa, bere erabakiak hartzeko zilegitasuna defendatu du. "Mugimendu Sozialistako bi talde gehiago ez sartzearen erabakia ez da beto politikoa, prozesu guztiz legitimo baten emaitza da".

Adierazi dute ez dutela "aukera politikorik debekatu", horren erakusle dela batzordea osatzen duten proiektu, orientazio politiko eta kulturalen aniztasuna. Gogoratu dute Mugimendu Sozialistak baduela "ordezkaritza" Gasteizko Txosnetan, Ikasle Abertzaleak-en bitartez.

Adierazi dute, 43 urteko ibilbidea duen batzordeak osatzen duten eragileek kolektiboki hartu dutela erabakia, 2020-2021 ikasturtean egin zuten hausnarketatik abiatuta. Bertan hau jaso zuten, publiko egin dutenez: "GTBko taldeen arteko bizikidetzaren esparruko helburuak dira: Gasteizko Txosnen oinarri politikoekin koherentea den jarduera bultzatzea, errespetutik eta lankidetzatik abiatuta; konfiantzan oinarritutako espazioa eta espazio segurua bultzatzea". Txosna Batzordeko talde bakoitzak gainontzeko kolektiboak eta haien jardun politikoa errespetatzeko konpromisoa hartu behar duela gogorarazi dute, eta hori ez dela MS-ren jarrera beren ustez.

"Gainerako parte-hartzaileak errespetatzeko gai ez direnak, prozesu horietatik kanpo jartzen dute haien burua".
Gasteizko Txosna Batzordea

Herri mugimenduen prozesu politiko horizontaletan, konpromisoak hartu eta adostasunak bilatzeko estrategia defendatu dute. "Gainerako parte-hartzaileak errespetatzeko gai ez direnak, prozesu horietatik kanpo jartzen dute haien burua".

GTB-k adierazi du urritik aurrera "gatazka konpontzeko" lan egitea proposatu duela eta zalantza adierazi dute MS gauza bera egiteko prest ote dagoen.

"43 urte hauek ez dira hutsalak izan. Urteak daramatzagu guztion artean elikatzen dugun espazio honen alde lanean eta borrokan. Gasteizko jaien baitan zilegitasunez egiten dugu lan hiriko jendarteak eskatzen duen espazio alternatibo, autogestionatu, feminista eta euskalduna aurrera eramateko eta horretan jarraituko dugu, proiektuan sinistu eta elikatu nahi duen ororekin", adierazi dute.

Gasteizko Txosna Batzordea ondorengo eragileek osatzen dute, beren webgunean ikus daitekeenez: Askapena, Errekaleor Bizirik, Gasteizko Gaztetxea, Gazte Karpa, Hala Bedi irratia, Ikasle Abertzaleak, Iraultza 1921, Jardun, Kalera, Gasteizko Mugimendu Feminista eta Gerrilla sukaldea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
2025-09-26 | Hala Bedi
Errekaleor Bizirik!-ek 12 urte bete ditu

Asteburuan, Errekaleor auzoko urteurrenaren jaiak ospatuko dira, programazio zabalarekin. Gudari Eguna bitarte, umeentzako ekimenak, herri bazkaria eta kontzertu eta DJ sorta polita bilduko dira.


2025-09-26 | Leire Artola Arin
Bernedoko udalekuetako hezitzaileen aurkako difamazioa eta mezu transfoboak gaitzetsi dituzte

Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]


2025-09-25 | El Salto
Italiak fragata bat bidali du Flotilla Global Sumud "laguntzera"

Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .


2025-09-24 | Axier Lopez
Palestine Action
Zeu ere terrorista izan zaitezke, genozidioaren aurka eginez gero

Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]


2025-09-22 | Irutxuloko Hitza
Sustatu duten herri ekimen legegileari "betorik ez" jartzeko eskatu diote pentsiodunek Eusko Jaurlaritzari

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sustatutako Herri Ekimen Legegilea (HEL) izapidetzearen kontra Eusko Jaurlaritzak oraintsu egin duen txostenaren kontra ehunka lagun mobilizatu dira larunbat goizean Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Pentsio minimoa lanbide arteko... [+]


Esterilizazioa atzo, gurasotasun azterketa gaur: arrazismo instituzionala danimarkan

Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]


5.000 eta 10.000 euro arteko zigorrak Aroztegiko zazpi auzipetuentzat

Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.


Mugimendu antifaxista terroristatzat izendatuko du Trumpek

Truth Social bere sare sozialean eman du berria Erresuma Batuan egin duen bisitaldian, eta adierazi du mugimendua erakunde terrorista izendatuko duela. Legelari askok, ordea, laster azpimarratu dute hori egiteko AEBetako presidenteak izango dituen arazoak.


2025-09-17 | ARGIA
Egitarau oparoarekin dator aurtengo Baterajotzea

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.


Gorputz hotsak
"Pertsona asko, diagnostikorik gabe daudenez, bizitza kalitatea galtzen ari dira"

Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]


2025-09-15 | ARGIA
Independentziaren aldeko eta faxismoaren aurkako jarrera berretsi du Ernaik

Ernaik manifestazio jendetsua egin du igandean Donostian, estropaden ostean, "Ekin eta bultza askatasunera" lelopean. Milaka gazte elkartu dira independentziaren alde eta faxismoaren aurka. Txiki eta Otaegi omendu dituzte, beren borrokarekin jarraitzeko konpromisoa... [+]


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.