“Desadostasun ideologikoen gainetik”, jai herrikoiek denon espazio izan behar dutela ulertuta, txosnetan GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen eta Luberri Konpartsari Bilbon betoa jarri dietela salatu eta konponbidea eskatu dute 150 bat artistak. Tartean dira Itziar Ituño, Joseba Sarrionandia, Mireia Gabilondo, Amets Arzallus eta Fermin Muguruza.
Bilboko konpartsetan eta Gasteizko txosna-batzordean aipaturiko eragileei “ezarri zaien debekuak kezkatzen” dituela diote sinatzaileek, gutun irekian, eta gehitu dute “ulertezina” egiten zaiela: “Nork bere izaera eta aldarriekin, jaiak gozatzeko eta ospatzeko espazioa izan behar luke, elkarrenarekiko tolerantziaz”.
Aurretik, pasa den martxoan, Gasteiz eta Bilboko festetan Mugimendu Sozialistari betoa jarri zietela salatuz Euskal Herriko 100 bat eragilek komunikatua argitaratu zuten.
Eragileek eurek ere salatu izan dute egoera aurretik. “Beto politiko honek Bilboko Konpartsen printzipioak urratzen ditu, konpartsen bereizgarri izan baita hasieratik aniztasun politikoa. Oinarri baztertzaileak dituzten eragileak alboratuta (klasistak, matxistak, faxistak, arrazistak, LGTBfoboak…) kolektibo sozial eta politiko desberdinen arteko espazioa izan dira urte luzez Bilboko Konpartsak. Erabaki honekin, aldiz, pluraltasunaren oinarria apurtu egin dute”, zioen Luberri Konpartsak, duela hainbat hilabete.
Konponbiderako zubi
Bilbo eta Gasteizko jai herrikoietan Luberri konpartsak, GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak “berdintasunean eta diskriminaziorik gabeko jai giroan eta kultur ekitaldietan parte har dezaten”, sinatzaileak prest daude euren “esku dagoena” egiteko. Egoerari konponbidea emateko “bideak ireki daitezela” eskatzen dute, “zentzurik gabeko gatazka bakarrik ekar dezakeen betoa gainditzeko”.
Komunikatua eta gutuna hemen irakur daiteke osorik.
Izen ezagunak atzean
Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Fermin Muguruza, Itziar Ituño, Natxo de Felipe, Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga, Leire Bilbao, Amets Arzallus, Mireia Gabilondo, Jone Laspiur, Karra Elejalde, Ainhoa Larrañaga, Merina Gris, Hofe, Olaia Inziarte eta Antton Telleria.
Hona sinatzaileen zerrenda, osorik:
MUSIKARIAK
Alejo Orbegozo
Andoni de la Cruz
Aneguria
Arrano Pertxa
Auo (Etsaiak)
Aurrez Aurre
Bake Faltsua
Ballon Frame
Baskbilitx
Bassagain
Bengo
Berandu Baino Lehen
Bingen Mendizabal
Bris
Cuero
Dana (D´Capricho)
Desgaraian
Dog
Edu Zardoya
Eire
El Drogas
Esanezin
Etxepe
Euskoprincess
Ezpalak
Fermin Muguruza
Flitter
Gari
Garraio
Goiza Perez (Boot boys)
Habemus Papam
Hiuzz
Hofe
Idoia Asurmendi
Idoia Tapia
Igitaia
Iosu Zabala
Istilu
J Martina
Javier Saiz "Txanpi"
Joseba Agirre
Joseba Irazoki
Juan Mari Beltran
Kalipotxo
Kaparrak
Kiliki Frexko
La Basu
La Eskolta
Leihotikan
Leizeak
Maier Gallastegi
Maixa
Malakias
Marino Goñi
Mateo Zikuta
Mendeku
Merina Gris
Mirua
Mixel Ducau
Mutiko
Naianovo
Nakar
Natxo de Felipe (Oskorri)
Niko Etxart
Nogen
Olaia Inziarte
Ostikoka
Pako Pko (Potato)
Pantx Records
Raimundo el Canastero
Rally48
Rat-zinger
Roberto Moso
(Zarama)
Rodeo
S.A.D.
Sara Zozaya
Sei Sega
Silitia
Silvia Gallastegi
Siroko
Skabidean
Streetwise
Sudo
Tatta
Tatxers
Trikoma
Tronis
Txerra Bolinaga
Txomin Uribe (Piztiak)
Txopet
Txuma Murugarren
Vazkez
Verde Prato
Xabi Aburruzaga
Xabier Zeberio (Oskorri)
Xarma Leone
Yakovlev42
Zarata Selektion
Zoroen Kluba
ANTZEZLEAK
Ainhoa Larrañaga
Ander Lipus
Antton Telleria
Fernando Bernués
Gorka Aginagalde
Itziar Ituño
Jone Laspiur
Karra Elejalde
Mikel Laskurain
Mireia Gabilondo
Miren Arrieta
Miren Nogales
Patxi Bisquert
Patxo Telleria
Ramon Agirre
BERTSOLARIAK
Aitor Bizkarra
Aitor Mendiluze
Amets Arzallus
Aroa Arrizubieta
Eneko Abasolo "Abarkas"
Gorka Pagonabarraga
Iñaki Murua
Josu Sanjurjo
Julio Soto
Justo Alberdi
Kristina Mardaras
Lurdes Ondaro
Maddi Sarasua
Peru Abarrategi
IDAZLEAK
Bernardo Atxaga
Hedoi Etxarte
Iñaki Irazu
Joseba Sarrionandia
Kepa Altonaga
Kepa Larrea
Leire Bilbao
Luigi Anselmi
Pako Aristi
BESTELAKO KULTURGILEAK
Ana Galarraga
Asun Garikano
Cesar Manzanos
Elene López Agirre
Ernesto Murillo "Simonides"
Felix Alangoa
Jon de Grindin
Kako Narbona
Patxi G. Ardanaz "Poio"
Pedro Espinosa
Santi Antero "Txan Magoa"
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia.
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]
Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]