Gasteizko Txosna batzordeak abuztuaren 5ean "kaleak hartzeko deia" egin du eta egun osoko egitaraua aurkeztu du

  • Iaz bete zituzten 40 urte Gasteizko Txosnek, baina ezohiko egoerak eraginda "etenaldi bat" egitea erabaki zuten. Hala ere, ez dute inola ere haien jarduna eten eta eguneroko lanari ekiten jarraitu dute Txosna Batzordea osatzen duten eragileek. Aurten kaleak hartzeko deia egin dute jaietan, abuztuaren 5ean antolatu duten egun osoko egitarauan parte hartzeko gonbita luzatuz.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko uztailaren 30an - 09:45
Azken eguneraketa: 11:47
Argazkia: Hala Bedi

azko etenaldiaren ostean, aurtengo jaietan kaleak hartzeko deia egin dute Gasteizko Txosnetako eragileek. Horretarako,   abuztuaren 5ean antolatu duten Entxosnatu egunean parte hartzeko gonbita luzatu dute gaurko prentsaurrekoan.

Txosna Batzordeko kideek adierazi dute jakitun direla Gasteizko jaiek aurten ere bestelako forma hartu beharko dutena, baina ez daude «besoak gurutzatuta ezer egin gabe» gelditzeko prest, beharrezkotzat dutelako jaietan ere «aldarrikapen eta eduki politikoa» bermatzea. Azken batean, «herri mugimenduen bilgunea dira Gasteizko Txosnak: aisialdi eta jai eredu alternatibo baten iturria, hamaika borroken plaza, indarrean dauden joera eta balioak eraldatzeko aukera, parte hartzeko aukera, ikasteko aukera…».

Beraz, krisialdairi modu kolektiboan erantzutea lehentasun bezala hartuz eta «guztion osasuna eta zaintza» erdigunean jarriz, kaleak hartzeko beharra azpimarratu dute eta egitarau oparoa aurkeztu dute abuztuaren 5ean helburu hori betetzeko.

Goizeko 10:00etan herri azoka izango da Burullerias plazan eta Gasteizko Txosnetako 40 urte erakusketa Etxauri plazan.

Ondoren, 11:00etan gaztetxoenentzako txokoa, jolasak eta ipuin kontalaria Martin Ttipia plazan.

14.00eta herri bazkaria izango da Kampos Negros gunean.

Amaitzeko, 18.30etan manifestazioa hasiko da Artiumetik.

Azkenik, Txosna Batzordeak jakitera eman du aurten bi txosnisari emango dituztela. 2020ko saria Pentsionisten Mugimenduak jasoko du, txosnen «ibilbide osoan zehar presente» egon diren pertsonak direlako eta, hori gutxi balitz, «azken urteetan lehen frontean kalean aktiboen egon den kolektiboa» delako. 2021ko saria ostalariek jasoko dute.

Abuztuaren 5ean, beraz, jai eredu herrikoi eta alternatiboaren alde egiteko deia luzatu dute Gasteizko Txosnek, herri mugimenduak «kalean jarraitzen duelako»:

«…borroka feminista ehuntzen jarraitzen dugu, euskal preso politikoen etxeratzea lau haizetara oihukatzen dugu, gazteok bizitzaren hautua egiten dugula aldarrikatzen jarraitzen dugu, munduko beste herrialde eta borrokekin distantzia txikitzen jarraitzen dugu, komunikatzeko modu alternatiboak daudela aldarrikatzen jarraitzen dugu, auzoak biziberritzen jarraitzen dugu. Finean beste bizi eta herri bat posible dela erakusten jarraitzen dugu!»

Hona hemen egitaraua:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteizko Jaiak
Bi eraso homofobo salatu dituzte Gasteizko jaietan

Gorka Urtaran hiriko alkateak adierazi duenez bultzadak eta irain homofoboak salatu dituzte. Pertsona batek salaketa jarri du.


2022-08-03 | ARGIA
Mobilizazioak deitu ditu Itaiak "ziztadarik ez! erasoen aurrean babesa antolatu" lelopean

Emakume sozialisten Itaia antolakundeak ziztaden aurkako mobilizazioak deitu ditu –Gasteizen 3an, Donostian 13an eta Bilbon 19an– eta horrekin batera, eraso mota honi buruz egiten duen irakurketa plazaratu du. Azpian osorik irakurgai.


2022-08-02 | Hala Bedi
Buru belarri lanean, Gasteizko Txosnak abuztuaren 4an irekitzeko

Agerraldia egin dute Txosna Batzordeko kideek, hiru urteren ostean txosnaguneari ongi etorria emateko. Iragarri dutenez, Mirentxin Gidariak kolektiboari emango diote aurtengo txosnisaria.


Mugimendu Sozialistak Gasteizen txosna jartzeko eskubidea duela aldarrikatu du herritar talde batek

Jaietan txosna jartzea debekatu dietela salatu zuten otsailean eta orain txosnak hiriko beste leku batean jartzeko baimen berezia eskatu dute. Manifestuan Gasteizko Udalari baimena onartzeko eskaria egin diote.


2022-06-06 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnetako kontzertuak: Tatxers, Sara Hebe, Zetak eta beste asko

Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada.


Eguneraketa berriak daude