Gasteizko Talka espazio feminista hustu dute

  • Gasteizko Udaltzaingoak burutu du desalojoa, ostegun goizean. Ertzaintza ere gerturatu da, eta agenteak bertan zirenei oldartu zaizkie.


2019ko otsailaren 21ean - 12:34
(Argazkia: Hala Bedi)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hala Bedik jakinarazi duenez, goizeko 11:00ak aldera Gasteizko Udaltzaingoaren hainbat patruila gerturatu dira Talka espazio feministara, sarrailagintza enpresa batekin. Espazioan mugimendurik ez zen momentuaz baliatu dira husteari bide emateko, eta gerturatu den jendeari hamar minutu eman diote gauzak jaso eta alde egiteko.

Denbora laburrean gerturatu da Ertzaintza, eta agenteek indarrez egin dute bertan ziren emakumeen kontra, bideo honetan ikusi daitekeenez:

Jakinarazi dutenez, Udaltzaingoak bi pertsona bat atxilotu ditu: kanpoan babesa helarazten zebilenetako bat, eta Talka barruan zegoen pertsona:

 

Atxilotuez gain, hainbat pertsona identifikatu dituzte, tartean hustearen jarraipena egiten zebilen Hala Bediko kazetari bat.

Hainbat lagun bildu dira eraikinaren inguruetan, Talkako kideei babesa helarazteko. Eraikina hustuta, Udaltzaingoak bueltako bidea hartu du.

Aurretiaz ere ahalegindu zen Udaltzaingoa Talkan sartzen, emakume talde batek Gasteizko Alde Zaharreko Alava-Velasco jauregia okupatu eta gutxira. Eraikina 2018ko abenduaren 15ean okupatu zuten, eta urtarrilaren 3an Udaltzaingoaren patruila batek bertan sartzeko saiakera egin zuen. Dena den, saiakera hutsean geratu zen kontua, ez baitzeramaten huste agindurik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!