Gasteizko Udaltzaingoak Talka espazio feministan sartzeko saiakera egin du

  • Talkako kideek jakinarazi dutenez udaltzainek ez zeramaten agindu judizialik, eta eraikinera sartzeko ahalegina saiakera hutsean geratu da.


2019ko urtarrilaren 4an - 11:34
Argazkia: Hala Bedi
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostegun gauean gerturatu zen Gasteizko Udaltzaingoaren patruila bat Talka espaziora, eta atzeko atetik eraikinera sartzen ahalegindu. Talkako kideek Hala Bediri jakinarazi diotenez, udaltzainek ez zeramaten inolako agindu judizialik, eta eraikinera sartzea saiakeran geratu zen.

Abenduaren 15ean eman zuten ezagutzera Talka espazioa, Gasteizko Alava-Velasco jauregia okupatu eta espazio feminista bilakatu ostean. Helarazitako oharrean hala zioten: "Badugu behar bat emakume, bollera eta trans bezala, gure gorputzak, bizipenak, borrokak, zalantzak eta harremanak lehen plano batean jartzeko. Erasotuak izatetik, margenetan bizitzetik, zentroak hartzera igaroko gara".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!