Gasteizko polizia baten aurka bi urteko kartzela zigor eskaera AHTren kontrako ekintzaile bat zauritzeagatik

  • Bi urteko kartzela zigorra eta 3.000 euroko isuna eskatu du fiskaltzak Gasteizko udaltzain baten kontra 2015ean AHTren kontrako martxa batean manifestari bat kolpeka zauritzeagatik. Asteazken goizean da epaiketa, Hala Bedin irakur daitekeenez.


2017ko maiatzaren 24an - 10:33
Mugitu!-k antolatutako bizikleta martxa Gasteizen. (Arg.: Hala Bedi) Mugitu!-k antolatutako bizikleta martxa Gasteizen. (Arg.: Hala Bedi)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2015eko abuztuaren 1ean, agente horrek hainbat borrakada eman zizkion borra luzagarriarekin. Behatz bat hautsi eta hogei zentimetroko hematomak utzi zizkion izter bakoitzean. Fiskaltzak “bitarteko arriskutsuarekin egindako lesio delitua” egozten dio eta 3.037 euroko kalte ordainez gain —manifestariak 52 egun behar izan zituen sendatzeko— bi urteko kartzela zigorra eskatu du.

2015eko abuztuaren 1ean amaitzen zen Gasteizen Mugitu!-k AHTren kontra antolatutako bizikleta martxa. Martxa komunikatua zen, eta “AHTk biluzik uzten gaitu” lemapean, manifestari batzuk biluztu egin ziren. Udaltzaingoak Mozal Legea aplikatuz isuna jartzearekin mehatxu egin zieten jantzi zitezen; manifestariak janztea erabaki zuten eta martxak jarraitu zuen.

Gutxira baina, Udaltzaingoak martxa eten eta inongo abisurik gabe kargatu egin zuen, lekukoek esan zutenez. Orduantxe eraso egin zion poliziak manifestariari, eta ospitaleko larrialdietara joan behar izan zuen jasotako kolpeengatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
2025eko abenduaren 4
Berriketa gutxi
Poltsa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!