Gasteizko etxerik gabeak eta udal politikak konfinamendu ostean: galdutako aukera


2020ko uztailaren 27an - 18:24

Krisi edota tragedia handietatik aukera handiak sortzen direla diote, baina badira porrotean hondoratzen direnak ere. Ezarritako sistema proban jartzen da, eta aukera irekitzen da haren alderdi batzuk birbideratzeko –eta, zergatik ez, hobetzeko–. Adibidez, gure hiriko jende behartsuenari arreta emateko gizarte baliabideak eta, kasu zehatz honetan, Gasteizko etxerik gabeko pertsonekiko tratua.

COVID-19ren pandemiak eragindako konfinamenduaren ondorioz –denontzako egoera ezezaguna–, etxerik gabeak egon gara edo udal baliabideetan (Aterpe, Etxe Irekia...), edo horietan plazarik ez genuenak, bi pilotalekutan (Pio Baroja eta, funtsean, Lakua). 50 pertsona inguru egon gara bertan egun osoan sartuta: udaleko gizarte-zerbitzuei oso erraza litzaieke, hortaz gure askotariko arazoen jarraipen jarraitua eta pertsonala egitea. Bada, udal arduradunek behin eta berriz gezurrak esan arren –zinegotzia buru dela–, ez da jarraipenik izan. Are gehiago, Gurutze Gorriari pasa diote 'marroia', eta hori izan da eta izaten jarraitzen du gutaz arduratzen den erakunde bakarra, ahal duen moduan. Hori bai: Eusko Jaurlaritzak emandako pizgarri ekonomiko garrantzitsuarekin. Hau da, Euskadiko etxebizitzen jabe gorenak (Etxebide, Alokabide) diru asko ematen dio GKE bati bazterkeriatik eta kaletik atera gaitzan, baina etxebizitzarik ez. Eta GKEak etxebizitza pribatuetara eraman gaitzan, alokairu-merkatuaren egungo prezio debekatuan. Ulertzen duenak, mesedez, azal diezadala.

"Bi promesa nagusi egin zizkiguten: guztiak etxebizitzetara eramango gintuzten, gela bakoitzeko pertsona bat, eta birgizarteratzeko plan espezifikoak garatuko genituzke. Kanpoan gaude, eta balantzea ezin da txarragoa izan"

Konfinamenduko hilabete luze hauetan, eta, batez ere, bizi genuen presioak muga-mugan jartzen gintuenean eta bizikidetzak eztanda egin zezakeenean –ezinezko ordutegiengatik, arau absurdoengatik, esku ohe hezur-apurtzaileengatik, 6-8 ordu jarraian lo egiteko ezintasunagatik...– beti lasaitzen gintuzten beren promesekin. Bi promesa nagusi egin zizkiguten: guztiak etxebizitzetara eramango gintuzten, gela bakoitzeko pertsona bat, eta birgizarteratzeko plan espezifikoak garatuko genituzke.

Kanpoan gaude, eta balantzea ezin da txarragoa izan. Ikus dezagun:

Berrogeita hamar lagunetik, sei baino ez gaude Aparthoteletan, bakoitzean bi bizitzen eta logela partekatzen prezio altu baten truk (zein arraroa). Sei pertsona horiek gara pribilegiatuak. Beste dozena erdi bat gizarte zerbitzuek Aterpera edo Harrera sozialerako udal zentrora (HSUZ)

itzultzera behartu dituzte –orain bai agertzen dira gizarte zerbitzuak, eta horretarako–. Horri dagokionez, bereziki ankerra da Daniren kasua (22 urte, etengabeko arreta eskatzen duen tratamendu psikiatrikoa). Aterpean ‘askatu’ dute Dani edo, bestela esanda, egun osoa kalean ematera kondenatu. Edo HSUZra eraman dutenMonicarena. Ez da bidezkoa, benetan. Ikaragarria da egin dutena.

Dozena bat lagun Gasteizko erdigunetik bost kilometrora dagoen kanpin batean sartu dituzte, etxe aurrefabrikatuetan. Hirunaka edo launaka gela partekatuz, oheen artean 20 zentimetroko tartearekin apenas. Eta gainerakoak, hamasei, Gurutze Gorriak prestatutako etxe batean: lau gelatan banatuta, gela bakoitzeko lau pertsona, ohatzeetan lotan.

Hori da gure gizarteratzearen alde egin den guztia. Agindutako birgizarteratze planei dagokienez, berririk gabe jarraitzen dugu. Abendura arte arduratuko da Gurutze Gorria gure ostatuaz. Udal eta foru zerbitzuen inongo ardurarik gabe... Zenbait pertsona, ni neu bezala, zazpi urte baino gehiago daramatzagu Etxebideren zerrendetan apuntatuta alokairu soziala lortzeko. Eta horren ordez, aparthotel batean, Eusko Jaurlaritzak berak jartzen duen dirutza gastatuz.

Lau hilabete alferrik galduta: horrenbeste promesa, horrenbeste itxaropen, gure bizitzei gutxieneko baldintza duinetan berrekiteko horrenbeste ilusio. Zertarako eta, azkenean, erakundeen aldetik (batez ere udal erakundeen aldetik) pandemiaren eta konfinamenduaren aurretik jasotzen genuen mespretxu bera, axolagabekeria bera jasotzen jarraitzeko. Esandakoa: galdutako aukera paregabea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude