EHU

Gasteizko campuseko erasoarekin lotuta hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak

  • Hiru gazte atxilotu ditu Ertzaintzak astearte arratsaldean Gasteizen, EHUn joan den azaroaren 30ean ikasle batek jasan zuen erasoarekin lotuta daudelakoan. Horietako bat aske utzi dute eta agintaritza judizialaren aurrean agertu beharko du, deitzen dutenean.

EHUren Gasteizko Letren Fakultatean gertatu zen erasoarekin lotuta hiru atxiloketa egin ditu Ertzaintzak (argazkia: Zarateman CC-0).

2018ko abenduaren 12an - 10:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erasoa jasan zuen ikaslea Agrupación de Estudiantes en Defensa de España elkarteko kidea da, duela gutxi sorturiko kolektibo bat.

Hala Bedi irratiak Gasteizko atxiloketen testuinguruaren berri eman du asteartean argitaratutako albiste batean: irrati librearen arabera, operazio polizialaren aurretik hedabideetan albiste ugari argitaratu da EHUren campusean gertatutako erasoaz, filtrazio polizialak ere izan dira, baita erasoaren kontrako elkarretaratzeak ere –batzuk PP alderdiak bultzatuak eta beste batzuk instituzioek, tartean EHUk berak–.

Atxiloketak egiteko froga nagusia honakoa da: unibertsitateko kamerek atxilotutako gazteak filmatu zituztela erasoa gertatu baino ordubete lehenago campusean.

Ertzaintzaren zaintzapean jarraitzen duten bi atxilotuek epailearen aurretik pasa beharko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
2025eko urriaren 29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!