Gasteizen ireki nahi duten unibertsitate pribatuaren aurka elkarretaratzea deitu dute

  • Dagoeneko EHUn ematen diren gradu berdinak emango dituen European University Gasteiz unibertsitate pribatuari Jaurlaritzak “alfonbra gorria” jarri diola-eta, “batzuen poltsikoaren mesederako eta EAEn daukagun unibertsitate publiko bakarraren ahultzea” baino ez dakarren proiektuaren kontra elkarretaratzea deitu dute apirilaren 26an STEILAS eta ESK sindikatuek.


2021eko apirilaren 21an - 15:35

“Unibertsitate publikoaren defentsan”, apirilaren 26an goizeko 12:00etan deitu dute elkarretaratzea, Gasteizko Eusko Legebiltzarraren aurrean. Baskonia eta Deportivo Alavés taldeetako akziodun nagusiak bultzaturiko “proiektu elitista” dela azpimarratu dute, negozioa egitea xede duena eta beharrezkoa ez dena, EHUk jada eskaintzen dituen titulazioak eskainiko dituelako. “Non dago beraz euskal jendarteak ikasketa horiek errepikatzeko daukan beharra? EAJk ez al du ikusten horrelako erabaki batek Unibertsitate Publikoari ez diola mesede egiten? Errepikapen horrek publikoaren eta pribatuaren arteko lehia bakarrik ekartzen duela ez al dute ikusten? Edo hobe esanda, ez al dute ikusi nahi?”, diote sindikatuek.

STEILAS eta ESK-k gogor kritikatu dute erabakia: “Ez dute Unibertsitate Publikoa defendatzen, ez dute berdintasun aukerak bermatzen dituen unibertsitatea defendatzen, ez dute gizarte juxtuaren alde egiten, ez dute gizarte kohesionatua bilatzen”.

1997tik lehena

Jaurlaritzak Euneiz (European University Gasteiz) unibertsitate pribatuak ateak irekitzeko lege-proiektua martxoan onartu du eta ez dirudi Eusko Legebiltzarrean erabakia berresteko trabarik aurkituko duenik. EAEn ez da halakorik gertatu 1997az geroztik, Mondragon Unibertsitatea ezartzea onetsi zenetik.

Kalitatea Agentziaren balorazio negatiboa

Sindikatuek nabarmendu dute Girona eta Tarragonako Unibertsitate pribatuen lankidetzarekin datorren proiektuak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren balorazio negatiboa jaso duela. Ebaluatzen diren 6 dimentsioetatik 4k jaso dute balorazio negatiboa.

Irailean ateak zabaldu nahi dituen unibertsitateak zein baldintza izango dituen ere kezkatzen ditu sindikatuak. “Zer nolako lan-baldintzak izango dituzte bertan arituko diren irakasleek? Beraien ikerketa eginkizunetarako zer nolako azpiegitura eta baliabide materialak izango dituzte eskuragarri? Euskarazko ikasketa-lerrorik egongo al da bertan? Hau da, irakasle euskaldunak aurkituko al ditugu Euneizen? Eta ezin administrazio eta zerbitzuetako langileak ahaztu, zer nolako balditzetan lan egingo dute hauek ere? Pribatizazioa eta prekarietatea…  gutxi batzuen onurarako perfektua den binomioa da”.

Inkognita ugari oraindik, egitasmo honen inguruan argitzeke daudenak.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euneiz
Unibertsitateak eta hezkuntza sistemak eragindako arrakalak agerian

Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]


2022-10-18 | ARGIA
Euneiz unibertsitate polemikoa inauguratuko dute astearte honetan

Ikasturtea hasi dute dagoeneko Gasteizko Euneiz unibertsitate pribatuan (110 ikaslerekin), baina astearte arratsalde honetan egingo dute inaugurazio instituzionala, Gasteizko alkatea, Arabako ahaldun nagusia eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria bertan direla. Hasieratik... [+]


2022-07-20 | ARGIA
Euneiz unibertsitate pribatuari martxan jartzeko baimena eman dio Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak jardunean hasteko baimena eman dio egoitza Gasteizen duen Euneiz unibertsitate pribatuari. Espainiako Gobernuaren Unibertsitateen Ministerioaren baimena lortuz gero, 2022-2023 ikasturtetik aurrera martxan hasiko litzateke.


2021-11-12 | Hala Bedi
Euneiz sortzea ahalbidetzen duen legea onartu dute Legebiltzarrean eta protesta egin dute sindikatuek eta ikasle antolakundeek

EAJ-PNV, PSE, PP-Ciudadanos eta VOX alderdiek egin dute legearen alde eta, besteak beste, egitasmo pribatua diru publikoz finantzatzea ahalbidetzen du.


Iñaki Goirizelaia EHU. Ingenieritza, dantza
"Diru publikoa Euneiz finantzatzeko erabiltzea onartezina da"

EHUko errektore izan zen 2009-2017an. Ez da lar esatea Juan Inazio Perez Iglesiasen eta Iñaki Goirizelaiaren artean ezarri zituztela oraingo gure unibertsitate publikoaren zimentarriak, haien gainean jarri dutela beren alea ondoko bi errektore Nekane Balluerkak eta Eva... [+]


Eguneraketa berriak daude