Euneiz, EHUren eskaintza errepikatzera datorren unibertsitate pribatu polemikoa

  • Baskonia eta Deportivo Alavesen jabeak bultzatutako proiektua da European University Gasteiz unibertsitate pribatua. Martxoan argi berdea eman dio Eusko Jaurlaritzak eta irailean zabaldu nahi ditu ateak. Dagoeneko EHUn ematen diren gradu berdinak emango dituela eta pribatizazio eta negoziorako tresna dela salatu dute, unibertsitate publikoaren kalterako.


2021eko apirilaren 20an - 17:28
baskonia.com
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euneiz (European University Gasteiz) unibertsitateari bidea irekitzen dion lege-proiektua onartu du Lakuak martxoan. Legebiltzarrak berau berrestea falta da, baina ez dirudi horretarako arazorik izango denik. Bi fakultate izango ditu unibertsitateak, Osasun Zientziak eta Teknologia Berriak, eta besteak beste fisioterapia, kirolaren zientziak eta eduki digitalak sortzeko graduak eskainiko ditu, dagoeneko unibertsitate publikoak eskaintzen dituenak. Webgunea gaztelaniaz eta ingelesez baino ez dago.

Josean Kerejetaren Baskonia-Alaves taldeak, Girona eta Tarragonako unibertsitate pribatuen laguntzaz sustaturiko proiektua da eta beraien hitzetan berrikuntza ekarriko omen du, baina Nekane Balluerka EHUko errektore zenak berak argi esan zuen iaz, ekimenaren berri eman zenean: proiektuak ez du zentzurik.

Steilas sindikatuak ere gogor kritikatu zuen egitasmoa: pandemiak zerbitzu publikoen –eta horiek zaintzearen–  garrantzia erakutsi digun garaiotan, zer eta unibertsitate pribatua sustatuko dute. “Unibertsitate pribatu gehienen antzera, negozioa egitera dator, eskaintza falta dagoela aitzakia hartuta; baliabide eta fabore publikoak jasoko dituen bitartean, unibertsitate publikoari lehia egingo dio eta gero eta gehiago ahulduko du EHU, zeinak gero eta finantzazio eskasagoa duen”.

Irailetik aurrera ikusi beharko da zein bide egiten duen unibertsitate berriak, zein den egingo omen duen ekarpena, zein ikaslek ikasi ahalko duen bertan eta nola eragingo dion unibertsitate publikoko ikasketa berdin edo antzekoei, baita ikasle horiek lan mundura salto egiten dutenean ere, ea merkatuak desberdin hartuko ote dituen batean eta bestean ikasitakoak.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Euneiz kanalean gehiago
2021eko urriaren 31
Iñaki Goirizelaia EHU. Ingenieritza, dantza
"Diru publikoa Euneiz finantzatzeko erabiltzea onartezina da"

2021eko irailaren 29
Euneiz unibertsitatea
Denona baina ez denontzat

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...