Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu betetzen ezarri nahi diren baldintza guztiak.
Ikerketan "interesik ez duten" unibertsitateak, "errendimendu ekonomiko handiena duten titulazioetan zentratuak" eta "kalitate eskasekoak", alegia, negozioa egitea beste helbururik ez duten "txiringitoak" asko ugaritu dira azken urteetan. Hala adierazi du Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek, eta horri muga jartzea helburu duen dekretua lantzen ari direla iragarri du.
Besteak beste, honako neurriak lituzke dekretuak: unibertsitateen kalitatea ebaluatzen duen Aneca agentziak egindako txostena aldekoa izatea; bost urtean gutxienez 4.500 ikasle izatea; eskaintza akademikoan bost jakintza adar nagusietatik hiru ordezkatuta egotea; gutxienez hiru doktoretza programa eskaintzea; ikerketara bideratutako diruan neurri berriak hartzea; online unibertsitateak estatu mailako izaera izatea (Espainiako Kongresuak onartu beharko lituzke, ez erkidegoetako legebiltzarrek); eta unibertsitate batek atxikitako unibertsitate gisa beste zentro batzuk sortzeko baimenak gogortzea.
2022an, polemika artean abiatu zen Gasteizen Euneiz unibertsitate pribatua, bere hitzetan “teknologia berrietan, kirolean eta osasunean espezializatua”. Apenas 500 ikaslerekin eman dio hasiera bere hirugarren urteari, 2024-2025 ikasturteari (bost urtean 4.500 ikasle izatea litzateke dekretu berriaren baldintzetako bat). Gaur egun, 11 gradu eta bost master eskaintzen ditu, eta martxan jarri nahi den dekretu berriaren baldintzetako bat ez du oraingoz betetzen, ez baitu doktoretza programarik martxan.
Manuel Castells-ek unibertsitate pribatuei muga jartzeko saiakera egin zuen, baina dekretuaren bi hutsune nagusi baliatu zuen hainbat unibertsitatek
Ate txikitik sortu diren unibertsitate berriak
Espainiako Gobernuko Unibertsitate ministro ohi Manuel Castells-ek unibertsitate pribatuei muga jartzeko saiakera egin zuen, 2021eko dekretuarekin. Kontua da bi hutsune nagusi zituela legeak: batetik, onarpena lortzeko txostena (Ministerioak egina, eta ez dekretu berriak izendatu duen Aneca agentziak) ez zen loteslea (dekretu berriarena bai); bestetik, ezartzen zituen baldintzetara egokitzeko sortzen zenetik bost urteko epea ematen zion unibertsitateari legeak, baina behin sortuta eta martxan, graduak eskaintzen eta ikasleak ikasten, zein administraziok itxiko du berak baimendutako unibertsitatea? Horiek baliatuz azken urteetan unibertsitate bat baino gehiago sortu dela adierazi dute Espainiako Gobernutik.
Unibertsitate pribatuen gorakada
Europa osoan gero eta unibertsitate pribatu gehiago dago, eta etorkizunean joera mantenduko dela aurreikusten dute adituek. 2023an ARGIAn kaleratu genuen erreportajean kontatu genuenez, EAEn 2010 inguruan hamar ikasletik bi joaten ziren unibertsitate pribatura, eta 2023an hamarretik hiru, “eta pribatuaren aldeko joera gorantz doa”, zioen Jon Diaz EHUko irakasleak. “Unibertsitate publikoaren zenbakiak berdin mantentzen dira eta pribatuarenak %5 igo dira urtero, azken hiruzpalau urteetan”. Nafarroan, “pribatua beti egon da goitik”, nabarmendu zuen: ikasleen %55 pribatura doa eta %45 publikora; “Opusek indar handia du”.
Unibertsitateen interesa masterretan dagoela azaldu zuen erreportajean Jon Diazek, negozioa eta dirua hor mugitzen baita: “Azken hamar urteetan %21 hazi da master pribatuen eskaintza Espainiako Estatuan”.
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]
EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera... [+]
Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]
Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.
Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]
EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.
Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USAP) eredu berriari egingo diote aurre Hego Euskal Herriko milaka ikaslek, ekainaren 3tik 5era. Batxilergoko bi irakasle elkarrizketatu ditu ARGIAk: “Azterketa berria konpetentzien araberakoa bihurtu nahi dute, baina memorian oinarritua... [+]