Haur euskaldun bati latinezko izena inposatu dion epaileak, Ilargi beharrean Jon jarri zion beste bati

  • Cristina Rodríguez Ruiz epaileak galarazi egin zien guraso batzuei beren seme jaioberriari Ilargi izena jartzea, argudiatuz neskentzako izena dela. Gurasoen iritziaren aurka, Jon izena jarri zion EiTBk informatu duenez.

     


2022ko azaroaren 4an - 09:59
Rodríguez Ruiz epaileak ez dio utzi emakume honi Ilargi izena jartzen bere semeari.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteazkenean jakinarazi dute guraso arabar batzuek beren haurrari Hazia izena jarri nahi izan diotela, baina Cristina Rodríguez Ruiz epaileak ez diela utzi eta Zia izen atzerritarra inposatu diela. Epailearen hitzetan, Hazia izena bere "duintasunaren aurkakoa" litzateke, hazia hitzak esanahi sexuala ere bai baitu. "Hazia hitzak konnotazio sexuala du eta bota aditzarekin lotuta joan ohi den substantiboa da", esatera iritsi da epailea, El Diarion Iker Rioja kazetariak jaso duenez. Epaileak Zia latinezko izena jarri zion haurrari.

Ostegunean publikatu du EiTBk, epaile berak beste haur baten gurasoei ez ziela Ilargi izena jartzen utzi, argudiatuz beren haurra mutikoa zela eta izen hori neskentzat zela. Familiak kontatu du sare sozialetan Ilargi izena zuten gizonen bila hasi zirela eta pertsona batek jakinarazi ziela bera Jon Ilargi dela eta hala dagoela erregistratuta. Hori egiten saiatu ziren orduan, baina Rodríguez Ruiz epaileak ez zuen amore eman eta azkenean Jon izena jarri zion haurrari.

Familiak Auzitegi Gorenera jo zuen eta epaiaren zain dago.

 

 

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.