Badira izen mistoak Euskaltzaindiaren zerrendetan

  • Euskaltzaindiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan baina IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela salbuespenak badirela konturatu nintzen. Badaude Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen ponte-izenen zerrendetan, bietan, agertzen diren izen mistoak.

Asier Iturralde Sarasola @aldatsa  |  iametza interaktiboa @iametza
2018ko urtarrilaren 16a

 

 

Atzo Euskaltzaindiak pertsona izenen genero bereizketarekin malguago izateko eskatuko zion Espainiako Justizia Ministerioari. Espainiako legediak izen mistoak galarazten ditu, Frantzian aldiz legeak ez du esaten izenak zein sexutakoa den argitu behar duenik. Akademiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan. Ordura arte nahiko zabalduak zeuden Iraitz, Lur, Amaiur bezalako izen mistoak gizonezko edo emakumezko izen bihurtu ziren. Onintza Irureta Azkunek ARGIAn idatzitako “Gurasoen nahia Euskaltzaindiaren menpe” erreportajean aurkituko duzu gaiari buruzko informazio gehiago.

Iaz, IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela, pertsona izenen datu-base bat behar nuen. Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen izenen zerrendak hartu eta zerrenda bakarrean bateratu nituen. Eragiketa ondo egin nuen egiaztatzeko gizonezko izenen eta emakume izenen batura pertsona izenen zerrenda bateratuarenarekin konparatu nuen. Kopuruak ez zetozen bat. Zerbait gaizki egin nuela pentsatu nuen, baina halako batean, beste aukera bat bururatu zitzaidan. Ez dira ba izen batzuk gizonezko eta emakumezkoen zerrendetan, bietan, egongo? Halaxe zen, hauek dira aurkitu nituen izen mistoak:

Benedite

Felizia

Mikele

Petri

 

Artikulu hau iAmetzak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskal izendegia  |  Euskaltzaindia  |  Sexismoa

Euskal izendegia kanaletik interesatuko zaizu...
Eguneraketa berriak daude