Gasteizen agertuko dira larunbatean ezkutuan diren Goizane Pinedo eta Unai Ruiz

  • Ekimen desobedientearen amaiera iragarri dute Goizane Pinedok eta Unai Ruizek. Larunbatean, urtarrilak 18, Gasteizen publikoki agertuko direla jakinarazi dute. Espainiako Auzitegi Nazionalean gazte independentisten aurkako epaiketara joateari uko egin zioten bi gazteek.   


2014ko urtarrilaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Ruiz eta Pinedok ekimen desobedienteari amaiera emanen diotela jakinarazi dute
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Herritarrak aktibatzen lagundu duen ekimenaren helburua beteta eta nekea direla medio hartu dute jendeaurrean agertzeko erabakia, hedabideei helarazitako bideoan diotenez.

Bestalde, Gasteizko Harresiak gogorarazi du Ekaitz Samaniegoren atxiloketaren bigarren urteurrena bete da asteartean. Horren harira, "Ekaitz gogoan eta Goizane eta Unairi babesa adierazteko, desobedientziaren aldeko kalejira", deitu dute urtarrilak 18rako, larunbata, 12:30etan Los Angeles elizatik abiatuta.

Auziperatuek aditzera eman dutela kalejira desobedientean parte hartuko, baina Gasteizen agertuko direla berretsi dute. Herritarrei babesa eskatu diete, eta aldi berean, emandako laguntza eskertu.

 

 

Segiko kide izatea egotzi zitzaien lau auziperatuk epaiketara ez aurkeztea erabaki zuten urriaren 14an. Ordutik ezkutuan egon dira, baina ekimen desobediente bati jarraiki publikoki agertu eta desagertzen ibili dira azken hiru hilabeteetan.

Ezkutuan zen Irati Mujika pasa den ostegunean, urtarrilak 9, atxilotu zuten Aramaion.

Idoya Iragorri ezkutuan den laugarren auziperatuari Ander Perez kazetariak eginiko elkarrizketa argitaratu du ARGIAk aste honetan. Ondorengo bideoan ikus daitezke Iragorriren adierazpenak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desobedientzia zibila
2025-05-23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Eguneraketa berriak daude