Gaurtik abendura luzatuko da 40 gazte independentistaren aurkako epaiketa

  • Gaur hasi da Segiko kide izatea leporatuta 2009ko azaroko sarekadaren harira atxilotutako 40 gazteen kontrako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Seina urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak.


2013ko urriaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gaur hasi da 40 gazteren kontrako epaiketa.

Euskal Herriko Gazte Mugimenduaren kontra orain arte egindako epaiketa handienari ekin diote Audientzia Nazionalean gaur. Segiko kide izatearen akusaziopean 40 gazte epaituko dituzte.

Hiru epetan banatu dute: gaur, bihar eta etzi pasako dira epailearen aurretik; ondoren, azaroaren 25ean, 26an eta 27an; gero, abenduaren 9an, 10ean eta 11n. Horiez gain, epai saio gehiago ere egon daitezke. Horren denbora tarte zabalean epaitzea gizartearen babesa indargabetzeko estrategia izan daitekeela salatu dute gazteek.

Orain dela bost urte hasitako auzia da hau. 2009ko azaroaren 24an, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak atxilo hartu zituzten 24 gazte Hego Euskal Herrian. Zazpi pertsonak alde egitea lortu zuten, eta haien burua entregatu zuten gero, Izpuran egindako itxialdian eta Erroman.

Epailearen aurretik pasako diren 40 gaztetako bakoitzak urtebete baino gehiago eman du jada bataz beste espetxean. Inkomunikazio aldian torturatu zituztela salatu zuten 40tik 32k, eta auzia presiopean egindako deklarazioetan oinarritzen dela kritikatu dute.

“Epaiketa iruzur bat da”, salatu du Aitziber Arrieta auzipetuak Berria egunkariak egindako elkarrizketan. Ildo beretik jo du Garazi Rodriguez auzipetuak: “Gatazka politiko bat dago hemen, eta aurrera daramazun jardun politikoaren arabera atxilotua izateko mehatxua duzu”. Epaiketa politikoa dela argi eta garbi dute.

Haien kontrako prozedurari erantzun asmoz, herri harresia eraikitzera dei egin dute:“Denon artean herri harresia eraiki behar dugu, Madrilen eta Parisen eraso guztien aurka”.

#libre hastagaren bidez epaiketaren berri ematen ari dira bertaratutakoak, Twitter bidez.

Gazteen adierazpenak, epaiketa hasi aurretik: 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


Eguneraketa berriak daude