Garraio publikoa doan eskainiz gutxitu nahi dute aireko kutsadura Alemaniako bost hirik, tartean Bonn, Essen eta Mannheimenek. Albisteak, ordea, txaloak bildu dituen moduan jaso ditu kritikak ere, itxura batean onurak baizik ekarri beharko ez lituzkeen estrategia honek porrot egin duelako herritarren mugikortasun ohiturak aldatzeko helburuan. Eszeptikook Estoniako hiriburu Tallinn aipatzen dute adibidetzat.
ARGIAk berrikitan “Garraio publikoa doan eskainiz, kutsadura murrizten saiatuko da Alemania” plazaratu ostean, Asier G. Barrenetxeak Twitterrez erantzun zuen: “Ez da adibiderik onena. (…) Doakotasuna, batez ere kolektibo zehatz batzuentzako, giza ikuspegitik ondo dago baina jakin behar dugu atari bat dagoela non garraio pribatuaren erabilera eta prezioaren arteko erlazioa desagertzen da. Eta doakotasunak oinez edo bizikletaz egiten diren ibilbideetan eragina duela”.
Tallinngo kasua aipatuz, Ecomovilidad webgunearen erreferentzia jarri zuen Gomez Barrenetxeak. Tallinngo udalak 2013an ezarri zuen doakotasuna bere garraio publikoetan, horrekin mugikortasuna hobetu, kotxeen zirkulazioa gutxitu eta ingurumenean zein jendeen bizi kalitatean bistakoak diren onurak ekarriko zituelakoan. Hiru urte beranduago, Suediako Teknologia Institutuak erakutsi omen duenez, espero ziren emaitzak ez ziren hitzorduan azaldu: garraio publikoetan bidaiariak %3 ugaritu ziren, baina autobus zerbitzuaren zenbait hobekuntzari zor zaizkionak kenduta, ikerlanak kalkulatu du doakotasunari esker bidaiariak %1,2 baizik ez direla ugaritu.
Ecomovilidadek dioenez, garraio publiko pagatuzkoa baino autoa merkeago ateratzen zaiela diotenak beren buruak zuritzen ari dira: “Prezioa ez da faktore erabakigarria herritarrak garraiabidea hautatzerakoan, garrantzia handiagoa dute bidaiatzeko moduak behar duen denborak, erosotasunak edo baita norbera auto baten jabe izateak ere. Horregatik garraio publikoaren doakotasunak ez du aldatzen herritarraren hautua. Hau lortu nahi izanez gero, eraginkorragoa da kotxearen erabilera zigortzea. Aldiz, gidariek [autobusen doakotasunarekin] kotxea utzi ez duten bezala, aldaketa egin duten bakarrak dira ordura arte bidai laburrak oinez egiten zituztenak. Ez zaigu ezaguna egiten? Horixe bera da bizikleta publikoaren eraginetako bat, bere erabiltzaileetako asko lehengo oinezkoak baitira”.
Beste ondorio bat ere ateratzen du Ecomovilidadek, Tallinnen bezala beste edozein hiri handitan balio duena: doakotasunak bidaiarik gehienak lortu ditu behartsu gehien bizi diren auzoetan. “Honek erakusten du zenbateraino diren gaindiezinak garraioen prezioak populazioaren parte batentzako. Administrazioak bermatu beharra dauka mugikortasun eskubidea, tarifak murriztuz edo kenduz pagatu ezin dituztenei. Hona errezeta: tarifa integratuak eta malguak jende guztientzako eta sarea bidaiarien interesen arabera antolatzea".
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.
Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]